Blairquhan gaztelua
Blairquhan gaztelua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Ayrshire |
Koordenatuak | 55°18′58″N 4°34′39″W / 55.316°N 4.57752°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Sir David Hunter-Blair, 3rd Baronet (en) ![]() |
Komisarioa | Sir David Hunter-Blair, 3rd Baronet (en) ![]() |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Blairquhan gaztelua (ingelesez: Blairquhan Castle) Eskoziako Straiton herrixkan dagoen gaztelu bat da, Maybole herritik hurbil. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blairquhan lurraldean lau familia handi bizi izan ziren hurrenez hurren. 1346an McWhirter familiak dorretxea eraiki zuen, 1573an Kennedy familiak eskuratu zuen, XVII mendean Whiteford familiaren eskutan gelditu zen eta hauen diru porrotaren ondoren Sir David Hunter Blair baroiak erosi zuen.
1820an William Burn eskoziar arkitektoari gaztelu zaharra bota eta jauregi berria eraikitzeko enkargua egin zion. Honek Tudor estiloan eraiki zuen. 1824an bukatu zuten eraikuntza.
Ingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost kilometrotako etorbidea da gazteluak duen erakargarritasun handiena. Girvan ibaia jarraitzen du eta ertzetan hesitruriko lorategi ederrak daude. Sir Edward Hunter-Blair (1920-2006), zortzigarren baroia, hortikulturan eta basogintzan aditua zen eta bizitza guztia erabili zuen gaztelua zaindu eta lorategiak mantentzen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala