Blanca Brisac Vázquez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blanca Brisac Vázquez

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1910
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (28/29 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea

Blanca Brisac Vázquez (Donostia, Gipuzkoa, 1910Madril, 1939ko abuztuaren 5aMadrilen erregimen frankistafusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan piano jotzailea zen eta 29 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da.[1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blanca Donostian jaio zen eta bi ahizpa zituen, bera zelarik helduena. Aita frantziar enpresaburu handia zen. Enrique García Mazasekin ezkondu zen, eta berarekin Enrique izeneko seme bat izan zuen, fusilatu zutenean 11 urte besterik ez zituena. Senar emazteak Alcalá zinemako pelikula mutuak laguntzen zituen musika bandaren parte ziren; izan ere, Enriquek biolina jotzen zuen eta berak pianoa.

Blancak ez zuen inolako alderdian militatzen, batzuen arabera eskuina bozkatzen zuen, baina beste batzuen arabera komunista zen. Bere senarra, Enrique Gracía Mazas "Aguado", PCEko Probintzia Komiteko partaide zen, eta JSUko Hegoaldeko sektorearen buruetako bat zen, gerran galdutako edo norbaitek eduki zitzakeen armak berreskuratzeaz arduratzen zen.

Blancak 29 urte zituen 1939ko maiatzaren 24an Ventaseko kartzelan sartu zutenean. JSU eta PCEko beste 45 kiderekin batera, JSU birsortzen saiatzeagatik, sabotaje eta konplot jarduerak egiteagatik eta bilera klandestinoak egiteagatik (antza, Madrilgo desfile faxistan Francoren kontrako atentatu bat prestatzeko bilerak. Hala ere, epaileek hipotesi hau deuseztatu zuten, sententzian ez delako agertzen) kondenatu zuten.

1939ko abuztuaren 5eko ordu txikitan bere semeari gutun bat idatzi zion, 16 urte beranduago bere familiak helarazi ziona:

“Querido, muy querido hijo de mi alma. En estos últimos momentos tu madre piensa en ti. Sólo pienso en mi niñito de mi corazón que es un hombre, un hombrecito, y sabrá ser todo lo digno que fueron sus padres. Perdóname, hijo mío, si alguna vez he obrado mal contigo. Olvídalo, hijo, no me recuerdes así, y ya sabes que bien pesarosa estoy. Voy a morir con la cabeza alta. Sólo por ser buena: tú mejor que nadie lo sabes, Quique mío.

Sólo te pido que seas muy bueno, muy bueno siempre. Que quieras a todos y que no guardes nunca rencor a los que dieron muerte a tus padres, eso nunca. Las personas buenas no guardan rencor y tú tienes que ser un hombre bueno, trabajador. Sigue el ejemplo de papachín. ¿Verdad, hijo, que en mi última hora me lo prometes? Quédate con mi adorada Cuca y sé siempre para ella y mis hermanas un hijo. El día de mañana, vela por ellas cuando sean viejitas. Hazte el deber de velar por ellas cuando seas un hombre. No te digo más. Tu padre y yo vamos a la muerte orgullosos. No sé si tu padre habrá confesado y comulgado, pues no le veré hasta mi presencia ante el piquete. Yo sí lo he hecho.

Enrique, que no se te borre nunca el recuerdo de tus padres. Que te hagan hacer la comunión, pero bien preparado, tan bien cimentada la religión como me la enseñaron a mí. Te seguiría escribiendo hasta el mismo momento, pero tengo que despedirme de todos. Hijo, hijo, hasta la eternidad. Recibe después de una infinitud de besos el beso eterno de tu madre.”[5]

Murala. Gandian

1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan. Esaten dutenez, lehen tiro deskargak Blanca bizirik utzi zuen, laguntza eskatuz oihu egin zuena erahila izan arte. Bere senarra, berarekin batera atxilotua eta kondenatua izan zena, ordu batzuk aurretik fusilatu zuten.[6]

Memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialriari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]