Blanca Estrella Ruiz Ungo
Blanca Estrella Ruiz Ungo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1944 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2024ko irailaren 12a (79/80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, ekintzailea eta ekintzaile soziala |
Kidetza | Clara Campoamor elkartea |
Blanca Estrella Ruiz Ungo (Barakaldo, 1944 - ibidem, 2024ko irailaren 12a) maistra eta Clara Campoamor elkartearen, sortzailea eta presidentea izan zen, emakume askoren babeslea.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3 urte zituen amak bertan behera utzi zuenean. Oroitzapen hori betiko geratu zitzaion grabatuta. 4 urtetik 8 urtera Caracasera joan zen. Bere oroitzapenik onenak mojekin egindako barnetegi batekoak ziren. Urquijo markesa bere aitonaren laguna zen eta eskolara sarrera kudeatu zion. 12 urterekin mojei aitortu zien ateoa izaten ikasi nahi zuela eta ez zuela mezatara joan nahi.[2]17 urterekin Teresiar Ikastetxean matrikulatu zen Irakasle ikasketak egiteko. Azken urtean, Eskola Normalera pasatu zen, magisteritza laikoa egiteko asmoz.[2]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen eskola San Adrianen (Bilbo) izan zen. Hurrengo urtean Etxebarriko San Antoniora joan zen, txabolaz osatutako auzo batera.[2][3]Ramon Rubial eta Luciano Rincon garai horretan ezagutu zituen.[2]Txaboletako hezitzaile lana utzi zuenean, Telefonican hasi zen lanean eta 54 urte bete arte jarraitu zuen bertan.[4]Garai hartan, Bilbon, telefonista gisa, gaueko txandan, tratu txarrak jasan zituzten emakumeekin harremanetan jartzen hasi zen, eta emakumeak komisarietara laguntzen zituen.[4]
Ekintzaile ibilbide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985ean Clara Campoamor Elkartea sortu zuen, emakumeen eskubideak etengabe urratzearen aurrean defendatzeko beharra ikusita, bai lan munduan eta mundu profesionalean, osasunean, kulturan edo familian, bai sexu delituen eta erasoen biktima ziren emakumeen babesgabetasunaren aurrean.[5][6][7] PSE-EEn militatu zuen, eta emakume sozialistek gidatutako euskal feminismoaren aitzindarietako bat izan zen.[8] 50 urte baino gehiagoz, aktibismo feminista oso pertsonala gauzatu zuen, bere zintzotasuna, konpromisoa, irmotasuna ezaugarri zituela eta politikoki zuzena zenari men egin gabe. Urteen poderioz, Clara Campoamor elkartea giltzarri izan zen emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeria prozesu judizial ugaritan.[8][9]
2024an, hil zenean, elkarteko presidentea izaten jarraitzen zuen.[10][11][12][13]Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan aitzindaritzat jotzen dute, eta emakumeen eskubideen defentsan erreferentetzat.[14]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020 Barakaldoko Udalaren Emakume eta Berdintasun Jolin Saria jaso zuen[15]
- 2008 Azaroaren 25eko Oroitzapen-Saria Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzak emana.
- .[16]
- 2016 Berdintasuna Lantzen IV. Sariak, 2016-03-14, Euskadiko Gazte Sozialisten eskutik. PROJUSTICIA elkartearen eskutitk.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Blanca Estrella Ruiz hil da, emakume askoren babeslea» Berria 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ a b c d «Blanca Estrella Ruiz, histórica defensora de las mujeres, visita el espacio Líderes» Onda Vasca 2023-01-28.
- ↑ Vázquez, Solange. (2019-12-04). «Memorias de una maestra en las chabolas: «Nunca he visto gente más honrada»» El Correo.
- ↑ a b Guerrero, Una entrevista de Sandra Atutxa Fotografía Borja. (2016-04-03). «Blanca Estrella Ruiz: “Estoy amenazada de muerte”» Deia.
- ↑ Quiénes somos – Clara Campoamor. .
- ↑ «25N: Blanca Estrella Ruiz, histórica defensora de las mujeres y activista contra el maltrato "van al juzgado y no las creen"» Onda Vasca 2021-11-25.
- ↑ «Hay mujeres y niños que están encerrados con la bestia» – Clara Campoamor. .
- ↑ a b Andueza, Iker Rioja. (2024-09-12). «Fallece Blanca Estrella Ruiz, referente del feminismo en Euskadi y presidenta de la asociación Clara Campoamor» elDiario.es.
- ↑ Sentencias – Clara Campoamor. .
- ↑ «Fallece Blanca Estrella Ruiz, referente del feminismo y presidenta de la Asociación Clara Campoamor» EITB 2024-09-12.
- ↑ Tribuna. «Tribuna. Noticias» www.tribunasalamanca.com.
- ↑ Cornejo, Laura. (2017-08-05). «La Asociación Clara Campoamor, sobre la muerte de la niña de Valladolid: "La gestión ha sido un desastre, vamos a por todos"» elDiario.es.
- ↑ Malvar, Aníbal. (2012-11-11). «Veinte años buscando a Anglés» elconfidencial.com.
- ↑ «Fallece Blanca Estrella Ruiz, destacada presidenta de la Asociación Clara Campoamor y referente en la lucha por la igualdad» Onda Vasca 2024-09-12.
- ↑ Entrega del 1er Premio Jolín a Blanca Estrella Ruíz – Clara Campoamor. .
- ↑ Delegación del Gobierno contra la Violencia de Género. (2008). Entrega de Premios año 2008. .
- ↑ Campoamor, Asociación Clara. (2016-03-14). «IV Premios Berdintasuna Lantzen» Clara Campoamor.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blanca Estrella Ruiz eta Clara Campoamor elkartea, Gente Despierta, RTVE, 2018ko maiatzaren 16a
- Blanca Estrella Ruiz, emakumeen defendatzaile historikoa, Liderrak espazioan izan da, Onda Vascan, 2023ko urtarrilaren 28an
- Blanca Estrella Ruiz, Clara Campoamor elkarteko presidenteari elkarrizketa, 2023ko otsailaren 14a