Blanca Serra i Puig
Blanca Serra i Puig | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1943 (81/82 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | katalana |
Familia | |
Aita | Josep de Calassanç Serra i Ràfols |
Ama | Isabel Puig i Pardellà |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, historialaria, irakaslea eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Assemblea de Catalunya (en) ![]() Intersindical-CSC (en) ![]() Assemblea Nacional Catalana Centre d'Estudis Unitat Popular (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() Independentists of the Catalan Countries (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Blanca Serra i Puig (Bartzelona, 1943) hizkuntzalaria da. Josep de Calassanç Serra i Ràfols historialariaren alaba, Eva Serra i Puig historialariaren ahizpa eta Josep de Calassanç Serra i Puigen arreba.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia Klasikoan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Front Nacional de Catalunyako militantea izan zen hirurogeiko hamarkadan, halere, 1969an utzi egin zuen PSANeko Batzorde Exekutiboko kide izatera pasatuz..
1973an PSAN-P alderdiaren zatiketaren protagonistetako bat izan zen, 1978an Independentistes dels Països Catalans bihurtu zena. 1992ko martxoan atxilotu zuten bere ahizpa Evarekin eta beste militante batzuekin, Terra Lliureko kide izatea leporatuta. Geroago irakaskuntzan aritu zen, STEC-Intersindical maisuen sindikatuko kide aktibo eta Eskubide eta Askatasun Nazionalen Aldeko Herrialde Katalanetako Erakunde Zibiko eta Kulturalen Sareko Idazkaritzako kide izanik.[1] Hizkuntza irakaslea ere izan zen Bartzelonako Narcís Monturiol BHIn.
2012ko urriaren 13an CUP-Alternativa d'Esquerres alderdiaren zerrendako bederatzigarren hautatu zuen Bartzelonako probintziatik 2012ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara.[2]
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- lluís Busquets Dalmau, blanca Serra i Puig. 2009. Narracions i pedagogia: seminari de tardor organitzat per la Societat Catalana de Pedagogia amb la col·laboració de la Societat Catalana de Llengua i Literatura, Barcelona, 24 i 25 de novembre de 2006. Editor Institut d'Estudis Catalans, 149 pp. ISBN 8472839885, ISBN 9788472839885
- blanca Serra i Puig, eva Serra i Puig. 2009. Tractat dels Pirineus: visió catalana de la història. Ilustró Jaume Gubianas. 27 pp.
- ------------------------, josepa Huguet i Biosca. 1993. El jovent opina: llengua i ensenyament als Instituts Públics de Catalunya. Oikos-Tau. ISBN 84-281-0816-1
- ------------------------. 1961. Estudio sobre el texto de Tucídides. Editor Universidad de Barcelona. Facultad de Filosofía y Letras. Filología Clásica. 70 pp.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008: Kataluniako Justizia Saria, Eduard Enrech eta Larrea Lleidako epaileen dekanoarekin batera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Columnes de Montjuïc. 29 de octubre de 2010.
- ↑ Edicte de 29 d'octubre de 2012, pel qual es fan públiques les candidatures proclamades per la Junta Electoral Provincial de Barcelona per a les eleccions al Parlament de Cataluña. 29 de noviembre de 2009.