Blanka Gómez de Segura
| Blanka Gómez de Segura | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zeanuri, 1952ko irailaren 13a (73 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eltzegilea eta zeramikaria |
Blanka Gómez de Segura (Zeanuri, Bizkaia, 1952ko irailaren 13a) buztinlaria da. Euskal Buztingintza Museoaren sortzailea eta kudeatzailea.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeanuriko Zubizabal baso-etxean jaio zen eta haurtzaroan eta gaztaroan Markina-Xemeinen bizi izan zen. ikasketa tekniko administratiboak eta delineazioa egin zituen. 1978an, bere prestakuntza profesionala zeramikara bideratu zuen, lehenengo Madrilen eta ondoren Ondarroako Kresala eskolan. 1979tik 1986ra zeramikan espezializatutako ikastaroak egin zituen Madril, Bartzelona, La Bisbal (Girona) eta Sargadelosko (Galizia) eskoletan.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an Markinako Arte-Eskolaren sorrera-taldeko kide izan zen, eta eskolak eman zituen 1982tik 1987ra, Lea-Artibai eskualdeko lehen hezkuntzako ikastetxeetarako programa didaktikoak garatuz.
Espezializazio ikastaroetara joan zen bere ezagutzak zabaltzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen euskal zeramika tradizionala ikertzeko.
Elosuko (Araba) Ollerieta auzoan geratzen zen azken buztingilea ezagutu zuen, José Ortiz de Zarate Garmendia. Berarekin lan egin zuen 1987 eta 1993 artean, eta hori erabakigarria izan zen zeramikan zuen jarduera bideratzeko. Maisu buztinlari hau, Blankari eta beste pertsona batzuei bere ondarea eta lanbidea transmititu ziena, 2008an hil zen 94 urterekin. Blankak Ollerietan jarraitu zuen, Ollerietako buztinola eta labe tradizionala zaharberritu zituen, Euskal Herrian kontserbatu zen bakarra – 1711n eraikia –, eta bere familiaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Euskal Buztingintza Museoa jarri zuen martxan.
Buztingintzako maistra honek bere jardueraren zati bat materialei, esmalteei eta antzinako dekorazioari buruzko ikerketei eskaintzen die. Bokazio didaktikoarekin, buztingintzan eta zeramika herrikoian duen ezagutza zabala transmititzen du tailer, ikastaro eta hitzaldietan. Estatuko zein Europa mailako hainbat elkartetan parte hartzen du, baita Zeramologia Elkartean ere (1994tik). Filmetarako atrezzoa egiten du, baita goi-mailako sukaldaritzako jatetxeetarako piezak ere.
2023ko azaroaren 30ean Arabako Foru Aldundiak omendu zuen «eskulangintzari eskainitako bizitza oso bat» zela eta, Blas Arratibel Artisautza Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldiaren barruan. Gómez de Segurak, 2023an, hogeita hamar urte bete zituen ofizioz, ikerketaz eta maisutzaz, Olleriasko (Legutio) Euskal Buztingintza Museoan.[1][3][4][5]
Euskal zeramikak berezkoak ditu forma batzuk eta denak dauka arrazoi bat; erabilgarritasuna eta praktikotasuna. Blanka Gómez de Segura. [6]
Sariak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Eskulangintzako Sari Nazionala 2008 "produktuaren saria epaimahaiaren aipamen berezia", Industria eta Merkataritza Ministerioak eta Artisautza Berrikuntzarako Fundazioak emana.
- 2011 – "Enpresa-/lanbide-ibilbidea 2011" saria, AMPEA Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresaburuen Elkarteak emana.
- 2016 – El Correo egunkariaren 'Alavesa del mes', euskal buztingintzaren tradizioa bizirik mantentzeagatik.
- 2017 – Urrezko Zeledon Saria, Arabako lurraldean tradizio handiena duen artisau-adierazpen historikoetako bat suspertzeko ekintzailea izateagatik.[7]
- 2023 – Arabako Foru Aldundiak omendu zuen eskulangintzari eskainitako bizitza osoarengatik.[1][3][4]
- 2024 Una de las 50 mujeres protagonistas de la gastronomía vasca recopiladas en el publicación Mamia de Mantala Basque Gastronomy.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Foru Aldundiak aitortza egin dio Blanka Gomez de Segurari, bizitza osoa artisautzari emateagatik - prentsa» prentsa.araba.eus (kontsulta data: 2023-12-01).
- ↑ «Entrevista: Blanca Gómez de Segura, directora del Museo de Alfarería Vasca» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2023-12-01).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Carracedo, Sergio. (2023-11-30). «La Diputación de Álava homenajea a Blanka Gómez de Segura por «toda una vida dedicada a la artesanía»» El Correo (kontsulta data: 2023-12-01).
- ↑ a b «MSN» www.msn.com (kontsulta data: 2023-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2023-11-30). «La Diputación Foral de Álava reconoce a Blanka Gómez de Segura por "toda una vida dedicada a la artesanía"» COPE (kontsulta data: 2023-12-01).
- ↑ ««Zeramikari esker jaitsi ginen gizakiak arboletatik»» Berria 2024-04-28 (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Manu García y Blanka Gómez de Segura son Celedones de Oro. Noticias de Alava» Noticias de Álava 2017-06-29 (kontsulta data: 2018-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lopetegi, Arantxa. (2024-12-15). «'Mamia': mujeres protagonistas de la gastronomía vasca en primera persona» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-03-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argian Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa, 2009ko azaroaren 15a
- Elkarrizketa Euskonews aldizkarian, 2010enan.
- Blanca Gomez de Segura, buztingilea, EITB 2014-10-09
- Blanka Gomez de Segura, buztingilea: “Matematikari garrantzia ematen zaio, baina sormenari ez, eta hori akats itzela da" Alea, 2015-12-14]
- Berrian Jon Rejadok egindako elkarrizketa, Berria, 2016-12-11, 46-47 or.]
- 05 Auzoaren testuingurua. Zubiak, Arabartxibo