Zuria I.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Blanka I.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zuria I.a Nafarroakoa
Blanca I de Navarra.jpg
Nafarroako monarka

1425eko irailak 8 - 1441eko apirilak 1
Karlos III.a Nafarroakoa - Joanes II.a Aragoikoa
Bizitza
Jaiotza Iruñea1387ko uztailaren 6a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Santa María la Real de Nieva1441eko apirilaren 1a (53 urte)
Hobiratze lekua Nuestra Señora de la Soterraña
Familia
Aita Karlos III.a Nafarroakoa
Ama Leonor Gaztelakoa
Ezkontidea(k) Joanes II.a Aragoikoa
Martin I.a Siziliakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Evreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
italiera
frantsesa
katalana
latina
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
Firma de Blanca de Navarra..jpg

Zuria I.a Nafarroakoa[1] (Iruñea, 1387ko uztailaren 6a[2]Santa María la Real de Nieva, 1441ko apirilaren 1a) Nafarroako erregina izan zen 1429tik 1441ra. 1401-1409 bitartean, Siziliako erregina ezkontidea, Nemoursko kondesa, eta Atenas eta Neopatriako dukesa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1387ko uztailaren 6an jaio zen, Karlos III.a eta Leonor Trastamarakoa errege-erreginak gurasoak zituela. Siziliako errege Martin Gaztearekin ezkondu zen 1402. urtean. 1409. urtean hil zen erregea; haurrik ez zutenez, Zuriak Sizilia utzi zuen Nafarroara itzultzeko. 1413an Nafarroako Erresumako oinordekoa bilakatu zen, Joana ahizpa hil eta gero.

1420an Aragoiko printze Joanekin ezkondu zen; harrezkero, senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen. Nafarrora itzultzean, bertako errege-erregin egin zituzten 1425ean, Karlos III.a hil ondoren[3]. Koroapen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Iruñeko katedralean.1439. urtean eginiko testamentuan oinordeko bakartzat bere semea Karlos Vianako Printzea utzi zuen, nahiz eta Joan II.a bizi zen bitartean erregetzaren jabe egin ez zedin gomendatu. Zuria hil ondoren, ordea, nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak —Joan II.aren aldekoak— eta beaumontarrak — Vianako Printzearen aldekoak— elkarren aurka altxatu ziren.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Armoiries Navarre Evreux.png Karlos II.a
Nafarroako errege
Amona
Blason pays fr FranceAncien.svg Joana
Frantziakoa
Aitona
Blason Castille Léon.svg Henrike II.a
Gaztelako errege
Amona
Arms of Infante Juan Manuel of Castile, Lord of Villena.svg Joana Manuel
Gaztelakoa

Bizkaiko anderea
Aita
Armoiries Navarre Evreux.png Karlos III.a
Nafarroako errege
Ama
Blason Castille Léon.svg Leonor Gaztelakoa
Armoiries Navarre Evreux.png Zuria I.a
Nafarroako erregina

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, Martin I.a Siziliakoarekin, ahalordeen bitartez 1402ko maiatzaren 21ean Catanian, eta zuzenean 1402ko abenduaren 26an Sardiniako Cagliari hirian[3] Seme bakarra izan zuten, Martin izenekoa, 1403an jaioa eta 1407an Valentzian hila. 1409an alargundu zen.

Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joan Trastamarakoarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  2.   Anthony, Raoul (1931), Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar, Paris: Masson, 11. orrialdea .
  3. a b   Lo Forte Scirpo, Maria Rita (2003), C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra, Napoli: Liguori, ISBN 88-207-3527-X .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuria I.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan
  • Estornés Zubizarreta, Idoia, Nafarroako Blanka I, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org


Aurrekoa:

Karlos III.a

Blason Royaume Navarre.svg
Zuria I.a
Nafarroako erregina
(1425-1441)
eta
Joan II.a
Nafarroako errege
(1425-1479)
Ondorengoa:

Joan II.a