Bloke beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bloke beltzeko kideak manifestazio batean Hanburgon, 2007. urtean.
Bloke beltzeko kide baten janzkeraren irudikapena.

Bloke beltza (ingelesez: Black bloc) manifestariak beltzez jantzita joatean datzan manifestazio-taktika bat da;[1] batetik, agintariek manifestariak identifikatzea zailtzeko eta bestetik, manifestazioak jende-olde bakarra irudi dezan partaideen arteko elkartasuna sustatzeko eta elkarretaratze iraultzailea sortzeko.[2]

Mugimendu autonomoko ekintzaileek 1980ko hamarkadan Europan energia nuklearrearen aurkako protestetan garatutako taktika da. Bloke beltzek Europatik kanpoko hedabideen arreta bereganatu zuten 1999an MMEren gailurraren aurkako manifestazioetan, bloke beltz batek GAP, Starbucks, Old Navy eta Seattleko beste saltoki batzuei kalteak eragin zizkienean.[1][3]

Gaur egun, taktika hau mugimendu anarkistekin, autonomistekin eta, batez ere, munduko hainbat lekutan garatzen diren globalizazioaren aurkako mugimenduarekin lotuta dago.[4] Bloke beltzetan parte hartzen duten aktibista batzuen arabera, ez dute indarkeria erabiltzen pertsonen aurka; eta, erabiltzen badute, botere politikoaren sinboloen aurka jotzeko da. Tesi honen arabera, pertsonen aurkako erasoa autodefentsa modu gisa bakarrik gertatzen da, normalean poliziaren aurka.[5] Gaur egun, indarkeriadun zein indarkeriarik gabeko bloke beltzak daude.

Komunikabide masiboetan, sarritan, bloke beltza nazioarteko erakunde bat bezala deskribatzen da, baina ez dago halako erakunderik, talde ideologiko txikiek manifestazioetan erabilitako taktika bat besterik ez da eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «A-Infos (en) Autonomia and the Origin of the Black Bloc» www.ainfos.ca . Noiz kontsultatua: 2020-11-12.
  2. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «The Demonized Face of G8 Protests | DW | 07.06.2007» DW.COM . Noiz kontsultatua: 2020-11-12.
  3. «N30: Anarchist N30 Black Bloc Communique» www.urban75.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-12.
  4. Gillham, Patrick F.; Marx, Gary T. (2000). «Complexity and Irony in Policing And Protesting: The World Trade Organization in Seattle». Social Justice 27 (2).
  5. «Revista Polémica - Violencia representada e imaginada. El Black Block - NewsWire Abierto - Envíos» web.archive.org 2008-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-11-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.