Bloomberg News
| Bloomberg News | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Albiste-agentzia |
| Jarduera sektorea | Albiste-agentzia |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Agintea | |
| Zuzendaria | Matt Winkler (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | filial |
| Jabea | Bloomberg L.P. |
| Historia | |
| Sorrera | 1990 |
| Sorlekua | New York |
| webgune ofiziala | |
Bloomberg News Estatu Batuetako argazki eta albiste agentzia bat da, New Yorken egoitza duena. 1990ean sortu zuten eta Michael Bloombergen Bloomberg LP konpainiak kudeatzen du.
Bloomberg Mediak enpresen, politikaren, ekonomiaren eta finantzen inguruko albisteak, irudiak, bideoak eta datuak eskaintzen ditu.[1] Bloomberg-en argazki zerbitzua Bloomberg Mediaren parte da. Irudi-zerbitzuak Getty Imagesekin lan egiten du argitalpen-mailan.[2]
Bloomberg Markets
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bloomberg Markets aldizkaria 1992tik argitaratzen dute. Gai ekonomikoez gain, besteak beste, munduko 50 pertsona eraginkorren urteko rankinga ere jasotzen du (50 Most Influential).[3]
Bloomberg Billionaires Index
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bloomberg Billionaires Index munduko pertsona aberatsenen sailkapen sistema bat da. 2012ko martxotik dago aktibo, eta Forbesen zerrendarekin aldera daiteke.[4] Bi sailkapen-zerrendak pertsonen aberastasunari buruzko informazio publikoan oinarritutako kalkuluak dira.
Lehiakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bloomberg Newsen lehiakide nagusiak finantza-informazioko produktuetan Telekurs eta Thomson Financial izan ziren, The Thomson Corporation taldearen enpresa nagusia. Hedabideen sektorean, lehiakide nagusiak Reuters, Associated Press, Agence France-Presse eta Dow Jones dira, eta Alemanian baita Deutsche Presse-Agentur ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bloomberg Media (Ingelesez).
- ↑ Bloomberg - gettyimages gettyimages. Consultado el 11 de octubre de 2018. (Ingelesez).
- ↑ (Ingelesez) Elliott, Stuart. (2010-09-27). «Where the 'Elite' Meet to Read» The New York Times.
- ↑ Bloomberg Billionaires Index Bloomberg (Ingelesez).