Bochum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bochum
Alemania Alemaniako udalerria
Bochum (DerHexer) 2010-08-12 050.jpg
Stadtwappen der kreisfreien Stadt Bochum.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Ipar Renania-Westfalia
Eskualdea Arnsberg
Barrutia Bochum
Udalerria Bochum
Postakodea 44701–44894
Udal kodea 05911000
Geografia
Koordenatuak 51° 29′ 00″ N, 7° 13′ 00″ E / 51.483333333333°N,7.2166666666667°E / 51.483333333333; 7.2166666666667Koordenatuak: 51° 29′ 00″ N, 7° 13′ 00″ E / 51.483333333333°N,7.2166666666667°E / 51.483333333333; 7.2166666666667
North rhine w BO.svg
Bochum hemen kokatua: Alemania
Bochum
Bochum
Garaiera 100±1 Metro m.
Azalera 145,66 km²
Demografia
Biztanleria 361.734 biztanle
Dentsitatea 2.483,41 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0234
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Bochum Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Ruhr eremuan kokatzen da eta Essen, Gelsenkirchen, Herne, Castrop-Rauxel, Dortmund, Witten eta Hattingen hiriek inguratzen dute. Bochumek 2010eko abenduaren 31an 374.737 biztanle zituen. Ruhr ibaiak hiria zeharkatzen du.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutia Auzoak
Mitte 10 Grumme, 11 Gleisdreieck, 13 Altenbochum, 14 Südinnenstadt, 15 Kruppwerke, 16 Hamme, 17 Hordel, 18 Hofstede, 19 Riemke
Wattenscheid 24 Günnigfeld, 25 Wattenscheid-Mitte, 26 Leithe, 27 Westenfeld, 28 Höntrop, 29 Eppendorf
Nord 36 Bergen/Hiltrop, 37 Gerthe, 38 Harpen/Rosenberg, 39 Kornharpen/Voede-Abzweig
Ost 46 Laer, 47 Werne, 48 Langendreer, 49 Langendreer-Alter Bahnhof
Süd 53 Wiemelhausen/Brenschede, 54 Stiepel, 55 Querenburg
Südwest 63 Weitmar-Mitte, 64 Weitmar-Mark, 65 Linden, 66 Dahlhausen

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlomagnok IX mendean bi merkatu-bidek bat egiten zuten eremuan sortu omen zuen herria. Dena den, bere lehen aipamena Koloniako artzapezpikuak egin zuen Cofbuokheim izenarekin 1041ean. 1321ean herri eskubideak jaso zituen, baina herri txikia izaten jarraitu zuen XIX. mendera arte.

Ikatz eta altzairuaren industria sortu zenean Bochumen biztanleria 4.500etik (1850) 100.000raino igo zen (1914). Populazio hazkuntza hori inguruko herriak bereganatzeagatik eta Poloniatik etorritako immigrante andanagatik izan zen.

1938an juduen aurkako erasoak izan ziren, tartean sinagoga erre zuten naziek, eta judu asko kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Holokaustoan Bochumgo 500 judu hil zirela gauza jakina da. Else Hirsch irakasle juduak haur ugari Ingalaterrara eta Herbeheretara bidaltzea lortu zuen.

Ruhr eremuan armagintza industria ugari zegoenez, Bigarren Mundu Gerran bereziki eraso zioten 1943 eta 1944an. Hiriaren %38 "bakarrik" deuseztu zen, baina industria eremu ia guztia suntsitu zuten.

Gerraren ondoren, britainiarrek okupaturiko Alemanian etxerik gabe gelditutako jendearentzat bi errefuxiatu eremu ezarri behar izan zituzten. Oraindik ere eztanda egin gabeko bonbak topatzen dira aldian aldian.

Propsteikirche

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea (Rathaus): 1927 eta 1931 artean eraiki zen Karl Roth arkitektuaren diseinu modernoari jarraiki. Brontzezko estatua ugari zeuden, baina denak urtu ziren gerrarako. 1943ko bonbaketak bete-betean jo zuen hiria eta kalteak ugariak izan ziren. August Vogelek eginiko iturri biek ordea, (Edertasunaren iturria eta Alaitasunaren iturria) ez zuten kalterik izan. 1951n 28 kanpaidun kariloia ezarri zen.
  • San Pedro eta San pabloren eliza (Propsteikirche): Bochumeko eliza zaharrena da. Karlomagnok 785-800 artean eraikia dela esaten da. XI. eta XVI. mendeetan berreraikia da.
  • San Pabloren eliza (Pauluskirche): Erreformaren ondoren katolikoek eta protestanteek istiluak izaten zituztela eta, bigarren eliza bat eraiki behar izan zen. Hau da hiriko eliza protestante nagusia.
  • Blankenstein gaztelua (Burg Blankenstein): XIII. mendean eraikitako gaztelua da, gaur egun atea eta dorre bat baino ez dira ageri.
  • Haus Kemnade gaztelua: Lubaki batek babesturiko gaztelua da. 1393an aipatu zen lehenengo aldiz; pizkunde garaiko eta barroko estiloko gehikuntzak ditu.
  • Rietkötter garagardotegi zaharra (Altes Brauhaus Rietkötter): Bochumeko etxe zaharrenetakoa da, 1630ean eraiki baitzen. 1777an bihurtu zen garagardotegi.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol taldea den VfL Bochum gaur egun bigarren mailan ari bada ere, garai hobeak ezagutu ditu. 1997an eta 2004ean bosgarren egin zuen Bundesligan eta birritan izan da Kopako finalista, 1968an eta 1988an. Europan ere jokatu du, UEFA Kopan hain zuzen ere.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bochum honako hiri hauekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bochum Aldatu lotura Wikidatan
Hiriaren ikuspegia.