Boeing 777

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Boeing 777 hegazkina

Boeing 777 erreakzio-hegazkin komertziala da, bi motorrekoa, irismen handikoa eta fuselaje zabalekoa, Estatu Batuetako Boeing Commercial Airplanes konpainiak fabrikatua. Bi erreaktoreko munduko hegazkin handiena da. 500 bidaiari baino gehiago eramateko gaitasuna du, eta modeloaren arabera, 9.695etik 17.370 km arteko irismena du.

Boeing 777aren ezaugarri nagusienen artean aipatu behar dira diametro handiagoko turbofan motako motorrak dituela, eta lurreratze-tren nagusi bakoitzean 6 gurpil daramatzala.

Zortzi airelinea handiren artean egindako da, eta 767a eta 747a modeloak ordezkatzeko egin zen. Boeingeko lehen hegazkin komertziala da fly-by-wire kontrol-sistemarekin, beraz, ordenagailuak kontrolatutako hegaldi-aginteekin, eta baita ere, ordenagailuz guztiz diseinatutako lehen hegazkin komertziala. Boeing 777a bi fuselaje luzera desberdinekin fabrikatua izan da. 777-200 modeloa

United Airlines airelinea izan zen lehena Boing 777a zerbitzu komertzial gisa erabiltzen 1995ean. 2012ko urtarrilera arte, 60 bezerok eskatu zuten hegazkin honen 1.242 unitate, eta horietatik 988 dagoeneko entregatuak zeuden. Azken hamarkadan, 777 modeloa izan da modelorik salduena. Modelo honen lehiakide zuzenak dira Airbus A330-300a, A340a, eta laster egingo den A350a. Boeing etxeak egingo duen hurrengo hegazkin-modeloak (Boeing 787 Dreamliner) Boeing 777aren ezaugarri ugari izango ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boeing 777