Bogotazoa
Itxura
Bogotazoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | Istilu |
Honen parte da | La Violencia |
Data | 1948ko apirilaren 9a |
Kokaleku | Bogota |
Herrialdea | Kolonbia |
Bogotazoa bezala ezagutzen dira 1948ko apirilaren 9an Bogotan, Kolonbian, gertatutako istilu batzuk. Hauek Jorge Eliécer Gaitan Alderdi Liberaleko buruzagiaren magnizidioaren ondorioz sortu ziren.
Magnizidioaren ustezko egilea, Juan Rosa Sierra, jendetza batek jazarri eta lintxatu zuen. Ondoren, haren gorpua Nariñotarren Etxera eraman zuten arrastaka.[1]
Protesta oldea herrialdeko beste hiri eta eskualdeetara ere zabaldu zen, eta Kolonbian «La Violencia» izenez ezagutzen den garaiaren goraldia ekarri zuen. Biolentzia garai hau hamar urte geroago amaitu zen, 1958an.