Bohemundo II.a Antiokiakoa
Bohemundo II.a Antiokiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Principality of Taranto (en) ![]() |
Heriotza | Zilizia, 1130eko otsaila (egutegi gregorianoa) (21/22 urte) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Bohemundo I.a Antiokiakoa |
Ama | Constance of France, Princess of Antioch |
Ezkontidea(k) | Alice of Antioch (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Leinua | Goiuriko etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bohemundo II.a (1107/1108 – 1130eko iraila) Tarantoko printzea izan zen 1111tik 1128ra era Antiokiako printzea 1111/1119tik 1130era.
Bohemundo Tarantokoa eta Konstantza Frantziakoaren semea izan zen. 1111n, aita hil ondoren, printzerria heredatu zuen, amaren babespean. Roger Salernokoak gobernatu zuen printzerria 1119an hil zen arte, Odolaren Zelaiko guduan. Balduino II.a Jerusalemgoa erregeak hartu zuen orduan administrazioaren ardura Bohemundo adinez nagusi izan arte.
Bohemundo 1126ko udazkenean iritsi zen Antiokiara, eta arrakasta handiz borrokatu zuen inguruko gobernari musulmanen aurka, nahiz eta Joscelin I.a Edesakoarekin izandako gatazkak Mosul eta Aleppo bereganatzea eragotzi zion. Gainera, Roger II.a Siziliakoak Tarantoko printzerria hartu zuen 1128an. Bohemundo borrokan hil zen Armeniako Zilizia erresuman.
Alizia Jerusalemgoarekin ezkondu zen eta Konstantza Antiokiakoaren aita izan zen.
