Bohus gotorlekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bohus gotorlekua
Bohus fästning
Bohus fästning.jpg
Bohus gotorlekuaren hondarrak.
Kokapena
kokapenmapa
Ur-masa Q10602214 eta Göta
Koordenatuak 57° 51′ 43″ N, 11° 59′ 58″ E / 57.861944444444°N,11.999444444444°E / 57.861944444444; 11.999444444444Koordenatuak: 57° 51′ 43″ N, 11° 59′ 58″ E / 57.861944444444°N,11.999444444444°E / 57.861944444444; 11.999444444444
Historia eta erabilera
Setioa 1678ko ekainak 4 - 1678ko uztailak 21
Leherketa 1566ko martxoak 26
Erabilera Gotorlekua
gaztelua
zitadela
Arkitektura
Arkitektoa Hans van Steenwinckel the Elder
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Ondarea

Bohus gotorlekua (suedieraz: Bohus fästning, norvegieraz: Båhus festning) Suediako gotorleku historikoa da Kungälv udalerrian dagoena, Västra Götalandeko konderrian.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göta ibaia bi adarretan banatzen den puntuan kokaturik dago, Göteborg hiritik 20 kilometro iparraldera, Bohuslän probintzian. Probintziaren izena bera gotorleku honek ematen dio. Ibaiaren gainean dagoen 40 metrotako altuera bateko muinoan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren eraikuntza 1308an Haakon V.a Norvegiakoak abiatu zuen, garai hartan Bohuslän (Båhuslen) lurraldea norvegiarren menpe baitzegoen eta Suediarren aurreko babes sistemaren parte izan zen gotorleku hau. Hamalau aldiz izan zen erasotue eta kalteak izan bazituen ere suediarrek eta daniarrek ez zuten eskuratzerik lortu. 1651 eta 1652 artean suediarren eraso andanari aurre egiteko Isaac van Geelkerck injeniari herbeheretarra ekarri zuten eta honek hegoaldeko zatian bi dorre eraiki zituen eta armategiaren inguruan harresi bat ere altxatu zuen.

1658ko Roskildeko Itunak lurraldea Suediari eman zion eta Bohus gotorlekua mugatik urrun gelditu zenez garrantzia galdu eta beste zeregin batzuetarako erabili zen, presondegi gisa nagusiki. 1783an bertan behera utzia izan zen eta eraistea erabaki zuten baina horretarako lanak hasi eta diru gabe gelditu zirenez gaur egun gotorlekua hondarretan aurkitzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohus gotorlekua Aldatu lotura Wikidatan