Edukira joan

Boijmans Van Beuningen Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boijmans Van Beuningen Museoa
Museoaren logoa Irudi gehiago
Map
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
ZuzendariaSjarel Ex
Webguneahttp://www.boijmans.nl/en

Boijmans Van Beuningen Museoa Herbehereetako Rotterdam hiriko arte-museo bat da. Rotterdam erdialdeko Museumparken kokatuta dago, Kunsthal eta Historia Naturalaren Museotik gertu.

Museoa 1849 urtean ireki zuten. Bertan Frans Jacob Otto Boijmans (1767-1847) eta Daniël George van Beuningen (1877-1955) lanen bildumak daude, baita Erdi Arotik gaur egungo arte bitarteko lanak ere; besteak beste Rembrandt, Claude Monet, Vincent van Gogh, eta Salvador Dalíren lanak aurki ditzakegu.

Museoa 1849[1] sortu zen eta hasiera batean Boymans Museum izena zuen; izan ere, Frans Jacob Otto Boijmansen (1767-1847) bilduma biltzen zuelako. Jatorrizko museoaren bilduma gehiena 1864ko sutean galdu egin zen.

1958an Daniël George van Beuningen (1877-1955) enpresaburuaren bilduma gaineratu zitzaion, eta ordudanik Boymans-van Beuningen Museoa da haren izena. 1996an ortografia-aldaketa egin zuten, eta, azkenik, behin betiko izena Museum Boijmans Van Beuningen da.

Ama Birjinaren gorespena (1490-95) Geertgen tot Sint Jans
Wassily Kandinsky, 1911, Reiter (Lyrishes), oihal gaineko olio-margolana, 94 x 130 cm

Museoak era askotako bilduma du, Erdi Arotik hasita gaur egungo arteraino. Bilduma gehiena aipatutako bi bilduma pribatuei esker osatua izan da baina urteetan zehar beste hainbatek ere lagundu izan dute.

Erakusketa iraunkorreko artista ezagunenak honako hauek diraː Hieronymus Bosch, Pieter Bruegel the Elder, Rembrandt, Claude Monet, Wassily Kandinsky, Vincent van Gogh, Maurizio Cattelan, Paul Cézanne, René Magritte, Salvador Dalí, Mark Rothko, Edvard Munch , eta Willem de Kooning.

Beste alde batetik, paper lanetan (irarlanak, marrazkiak, litografiak, etab.)  Erdi Arotik gaur egunera osatzen duen munduko bilduma aberatsenetarikoa da.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sjarel Ex da museoko zuzendaria 2004 geroztik.[2]

2013an, museoak 292.711 bisitari izan zituen eta Holandan bisita gehien zituen museoetatik 14. tokian egon zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Museum Boijmans Van Beuningen, Stadsarchief Rotterdam.
  2. Henny de Lange, "Het mare-offensief van Sjarel Ex werkt", Trouw.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]