Boilur beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boilur beltz
Truffe02.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaTuber
Espeziea Tuber melanosporum
Vittad. 1831
Mikologia
Gleba icon.png 
gleba formako himenioa
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Boilur beltza (Tuber melanosporum) onddo hipogeo jangarria da. Onddo honen fruitu-gorputza lur azpian hazten da eta kanpotik, bere itxura patata ilun baten antzekoa da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boilur beltzaren karpoforoa puxika itxurakoa da, irregularra eta 2-8 zentimetroko diametrokoa. Hasieran kolore gorria badu ere, laster ilundu eta beltz bihurtzen da. Garatxoz estalita dago, eta gainean arrakalak dauzka.

Mami konpaktua eta samurra dauka, lehenengo gorrixka edo morea eta azkenean beltza, zain zuri mehez zeharkatutakoa. Usain sarkorra dauka, berezia, eta zapore bikaina.

Espora beltzak dauzka, eztenez estalitakoak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo sinbionte hau abenduan hasten da karpoforoa ekoizten, baina alerik onenak urtarriletik aurrera bil daitezke, eta martxora arte aurki daitezke. Lurzoru basiko eta ondo drainatuetan bizi da, askotan artadien azpian, baina baita urritzetan, pagoetan eta zumarretan. Mahastiak edo olibondoak egon diren tokietan ere ager daiteke.

Onddo hau lur azpian bizi denez, zaila da aurkitzen. Txakurrak eta txerriak erabiltzen dira beren kokapena zehazteko.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddorik garestienetakoa, oso estimatua da. Bi aste inguruz kontserba daiteke hozkailuan eta ia 10 hilabetez izozkailuan. Mota guztietako janarien ongailu gisa erabiltzen da, saltsak prestatzeko, entsaladetan, pastaren osagarri gisa edo beste elikagai batzuei, esaterako arrautzei, usaina emateko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Globo formakoa, irregularra, zertxobait zapaldua, 2 - 8 (10) cm-ko diametrokoa. Kolore gorrixkakoa, gero beltz mate eder batekoa. 3 mm-tik 5 mm-ra bitartekoa, garatxo poligonal zabalez estalia. Goiko aldean elkartzen diren luzetarako arrailekin eta oinarrian ildaskek bereiziak, mizelioaren harizpi zuriak ditu oinarrian.

Gleba: Trinkoa, samurra, grisaxka, ondoren, gorrixka edo morexka, azkenik, belztuta, zain zurixkak zeharkatzen dute, finak, adarkatuak. Usain eta zapore oso sendoak eta bereizgarriak.[1]

Etimologia: Tuber terminoa "tuber" "tubero" hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Melanosporum epitetoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "melanos" hitzetik. Esporen koloreagatik.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikaina, Tuber brumale delakoaren oso antzekoa. Batzuen aburuz, oraindik hobea da Tuber malanosporum.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuber brumale boilurrarekin, hau pixka bat txikiagoa da eta zain zuri gehiago ditu.[3]

Oharra: Europako boilurrak hogei eta hamar bat dira, horien artean daude hauek: Tuber aestivum, Tuber uncinatum, Tuber mesentericum etab. beltzak. Horixken artean daude: Tuber magnatum, Tuber excavatum, Tuber rufum, Tuber Borchii, etab.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren azkenetik martxo amaierara arte, neguan heltzen baita. Arte basoetan lurperatua, batzuetan hurritzen, pago zurien eta ezkien azpian, lur karedunetan, bilketa hezitako zakurrekin edo zerriekin egiten da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere habitat naturala Frantziako, Italiako eta Espainiako hegoaldeko basoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak,. Litografía Danona s. coop.ltda., 269 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 778 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 575 or. ISBN 84-282-0451-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 552 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]