Boioak
| Mota | giza talde bakartua eta talde etniko historiko |
|---|---|
| Kontinentea | Europa |
| Hedapen mapa | |

Boioak, Galian jatorria zuten zelta herri bat izan ziren, Bigarren Burdin Arokoa. Europa erdialdetik, zati bat Italiako penintsularen iparraldean (Gallia Cispalina) barneratu zen, eta han erromatarren aurka gerra galdu eta lurraldea galdu zuten.
Aztarna arkeologikoek iradokitzen duten Behoemiako zeltak talde bat osatzen zutela, eta seguruenik "Boii" izena zutela.[1]
Hainbat garaitan Galia Zisalpinan (egungo Italia iparraldea), Panonian (egungo Austria eta Hungaria), egungo Bavarian, egungo Bohemian eta inguruak (hortik dator eskualdearen izena hizkuntza gehienetan; egungo Txekiar Errepublika gehiena hartzen du), egungo Eslovakian eta Poloniaren zati batzuetan, eta Galia Narbonensen (egungo Languedoc eta Proventza) kokatu zituzten iturri greko-erromatarrek.
Bohemiatik markomanoek, germaniarrak zirenak, kanporatu zituzten I. mendean.
Beste taldea, Italian K.a. 400 inguruan, senoiekin batera sartu zena, eta Po ibaiaren haranean finkatu zen. Felsina etruriar hiriak, bere izena aldatu eta Bononia izen zelta hartu zuen (egungo Bolonia dena); boioen hiriburu bihurtu zen hiria.
K.a. 218an eta Bigarren Gerra Punikoa gertatzen ari zen bitartean, Anibalen tropei laguntza eman zieten. Urte batzuk beranduago, K.a. 191n, Erromak behin betirako garaitu zituen, errepresalia krudelak jasanez eta Alpeen beste aldera erbesteratuak izanez.
- Boioen estatera [oh 1]baten aurkia.
- Boioen estatera baten ifrentzua.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Estater" txanpona mazedoniarra zen jatorriz, baina galiarrek Europa Erdialden sartu zuten Grezia iparraldean mertzenario lan egin ondoren. De Jersey, Philip (1996). Celtic Coinage in Britain. Shire Publications. ISBN 0747803250. 1–2. or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bouzek, Jan. The story of the Boii. , 23-42 or..