Bojana Popović

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bojana Popović
Bizitza
JaiotzaNiš1979ko azaroaren 20a (44 urte)
Herrialdea Montenegro
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
ŽRK Budućnost (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateaalboko erasotzailea
Pisua86 kilogramo
Altuera185 zentimetro

Bojana Popović (Petrović jaioa; Niš, Jugoslavia, 1979ko azaroaren 20a) montenegroar eskubaloi jokalari ohia da. Askoren ustez, azken hamarkadako emakumezkoen eskubaloiko jokalaririk onena da, nahiz eta ez duen aintzatespen ofizialik jaso.Emakumezkoen EHF Txapeldunen Liga Budunicost-ekin eta Montenegroko talde nazionalarekin 2012ko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina bat irabazi ondoren, Bojanak eskubaloitik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, 2016ko ekainean, Popovićek iragarri zuen erretirotik aterako zela, eta Montenegroko eskubaloiko talde nazionalak hautatzeko aukera izango zuela, Rio de Janeiroko 2016ko Udako Joko Olinpikoetan lehiatzeko.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bojana Popović Serbiako HC Naisa Niš taldean hasi zen jolasten 11 urte zuelarik. Beranduago Montenegoko Budućnost Podgorica taldean jolastu zuen lau denboraldiz. 2002an, Popović-ek Slagelse DT daniar taldearekin sinatu zuen momentu horretan Anja Andersen entrenatzaile zegoelarik. Talde honekin zenbait txapelketa irabazi zituen: hiru aldiz Champions League-a , EHF Cup behin, hirutan Danish Championship-go urrea eta daniar kopa behin.

2006/07 denboraldiaren amaieran, Popović-ek Viborg HK taldearekin sinatu zuen. Bera Viborg-era iritsi zenetik, bi Danish Championship urre eta bi daniar kopa irabazi zituen. Eta 2009 bere laugarren Champions League titulua irabazi zuen, lehenengoa Viborg taldearekin.

Taldearen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba
Irabazlea 2004, 2005 eta 2007 (Slagelse); 2009, 2010 (Viborg) eta 2012 (ŽRK Budućnost T-Mobile)
Irabazlea 2003 (Slagelse)
  • Danish Championship
Urrea 2003, 2005 eta 2007 (Slagelse); 2008, 2009 eta 2010 (Viborg)
  • Danimarkako Kopa
Irabazlea 2003 (Slagelse); 2007 eta 2008 (Viborg)
  • Serbiako eta Montenegroko Txapelketa
Irabazlea 1999, 2000, 2001 eta 2002 (Buducnost Podgorica)
  • Serbiako eta Montenegroko Kopa
Irabazlea 2000, 2001 eta 2002 (Buducnost Podgorica)
  • Montenegroko Txapelketa
Irabazlea 2011, 2012
  • Montenegroko Kopa
Irabazlea 2011, 2012
Selekzioa
  • 2001eko Munduko Txapelketa
Brontzezko domina (Jugoslavia)
  • 2012ko Udako Olinpiar Jokoak
Zilarrezko domina

Sariak eta errekonozimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubaloiko ibilbidean, Bojana Popović munduko jokalaririk onena bezala hartu zuten askok. Danimarkako Eskubaloi Federazioak lau aldiz aukeratu du Urteko Jokalari. Popovic-en banakako sariak eta lorpenak honako hauek dira:

  • Danimarkako urteko jokalaria 2004, 2005, 2007 eta 2008
  • 2003/04 eta 2004/05 Danimarkako Ligako goleatzaile onena
  • Txapeldunen Ligako goleatzaile onena 2004, 2005 eta 2007an
  • "Cup Fighter" ( danieraz: Pokalfighter ) 2008
  • Montenegroko urteko kirolaria : 2012

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]