Bola eta katedun irabiur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bola eta katedun irabiurra.
Bola eta katedun arma daroan gerlaria, Alaitzako elizako margoetan (Araba).
Zalduna boladun irabiurrarekin, 1450. urteko ilustrazio aleman batean.

Bola eta katedun irabiurra Erdi arotik Ernazimendura bitartean Europan gerran eta borroketan erabilitako arma hilgarri bat da, borrokarako irabiurraren bertsio bat, berau nekazaritzarako irabiur edo trailuaren bertsioa den bezala. Eskuz eusten zaion makila bat eta honi kate baten bidez lotutako punta zorrotzez osatutako bola bat dira arma honen osagarriak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikonografian eta irudietan oso ohikoak izan arren arma honen agerpenak, eta arma bilduma zaharretan ere agertzen diren arren, historialari batzuek zalantzan jartzen dute bola metaliko puntadun horiek erabiltzen ote ziren benetan borroketan.[1] Litekeena da amategietako aleak faltsuak edo apropos apaingarri gisa edo bildumako objektu gisa sortu izana.

Aldiz, badago antzeko beste arma bat benetan historikoki ziurtatua, historiagrafia batzuetan kisten izendatua, buru metaliko puntaduna izan barik, larruzko burua zuena. 10. mendeko Europako ekialdeko Rus herrian erabilian, eta handik mendebaldera hedatua 11. eta 13. mendeen artean[1][2].

Hain zuzen ere, halako armak daramatzaten gerlariak ikusten dira Alaitzako Andre Mariren Jasokundearen elizan, Araban.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Sturtevant, Paul B.. The Curious Case of the Weapon that Didn’t Exist. (Noiz kontsultatua: 2016-05-12).
  2. John., Waldman,. (). Hafted weapons in medieval and Renaissance Europe : the evolution of European staff weapons between 1200 and 1650. Brill, 145-150 or. ISBN 9004144099. PMC 182530713. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]