Onddo hankaeder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus calopus» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Onddo hankaeder
Schoenfussroehrling.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus calopus
Pers. 1801
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Olive spore print icon.png 
espora olibak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo hankaederra (Boletus calopus boletoen familiako perretxikoa da.[1][2] Bere izena, bai zientifikoa zein euskarazkoa, grezieratik dator: καλος ("ederra") eta πους ("hanka"), bere hanka politari erreferentzia eginez. Onddo itxurosoa den arren, oso zapore mingotsa dauka eta ez da jangarritzat hartzen.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelak 5 eta 12 zentimetro inguruko diametroa dauka. Kolore hori-berdekarakoa da gainetik, eta printza oliba edo arre oso argiak ere badauzka. Txikitan puxika itxurakoa da, gero ganbila eta azkenean ia laua izan daiteke.

Hodi mehe eta atxikiak dauzka, kolore hori argikoak. Ukitutakoan urdin kolorea hartzen dute.

Hankaren luzera 5-15 zentimetrokoa da. Sendoa eta betea da, eta oinarrian lodiagoa. Goialdean hori bizia da, eta oinarrian gorria. Tartean sareta gorri batez estalita dago.

Mami trinkoa dauka, zuri-horixka. Hatzamarrarekin sakatzean urdindu egiten da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailetik abendura sortzen da, hostoerorkorren basoetan (gehien bat harizti eta urkidietan), lurzoru kaltzikoletan.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hau ez da jangarria, alde batetik oso mikatza delako, eta bestetik toxikoa dela susmatzen delako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onddo hankaeder Aldatu lotura Wikidatan