Onddo zikin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus luridus» orritik birbideratua)
Onddo zikina
2010-09-13 Boletus luridus Schaeff 104527 crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaSuillellus
Espeziea Suillellus luridus
Murrill, 1909
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora oliba-arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo zikina edo behi-onddoa (Boletus luridus edo Suillellus luridus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Zapore oneko jangarria da, baina gordinik arriskutsua, batez ere edari alkoholdunekin nahastuta. Generoaren barruan korapilatsu samarra den atal baten prototipoa da, espezie ugari biltzen dituena, horietako batzuk elkarren antzekoak eta nekez bereiz daitezkeenak.

Sinonimoak: Boletus luridus Schaeff. (1774) , Boletus rubeolarius Bull. (1791), Boletus subvescus J.F.Gmel. (1792), Leccinum luridum (Schaeff.) Gray (1821), Tubiporus luridus (Schaeff.) P.Karst. (1881), Dictyopus luridus (Schaeff.) Quél. (1888)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, haragitsua, irmoa, hemisferikoa, gero ganbila kolore askotarikoa da: hori-oliba antzekoa, isla gorrixka edo grisaxkekin, gamuza-arrea, oliba-marroia edo marroi-herdoil kolorekoa. Azal lehorra, ilupa fin batekin.

Tutuak: Libreak eta horiak, gero berdexkak. Ukitzean urdindu egiten dira.

Tutu libreak: Kirtenera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Txikiak, biribilak, hasieran adreilu kolorekoak, gero gorri ilunekoak, baina laranjak ere izan daitezke, ertz argiagoarekin. Urdindu egiten dira behatzekin sakatzean.

Hanka: Betea, irmoa, sendoa, oinarrian lodituta, hori-laranja goiko aldean, beheko erenean arre-gorrixka. Sare gorri edo laranja koloreko nabarmenarekin

Haragia: Lodia, biguna, horixka (gorri-laranja hodien azpian), baina ebakitzean azkar bihurtzen da berde-urdinxka eta gero urdin. Zapore leunekoa eta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Luridus epitetoa latinetik dator eta zikina esan nahi du. Bere itxuragatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona, baina gordinik pozoitsua, batez ere edari alkoholdunekin nahastuta. Ez da gomendatzen kontsumitzea, nahasteak egon baitaitezke. Oinean sarea duten Luridi taldeko beste espezie toxiko batzuekin nahas daitekeelako.[3]

Kolore gorri-laranja ikusten da tutu geruzaren azpian, eta urdina, apurtutako eremuetan

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus erythropus eta Boletus queletii ondoekin, baina hauek ez dute sarerik oinaren azalean. Oinean sarea duten beste espezie batzuk ere badaude, hala nola, Boletus caucasicus eta baita Luridi taldeko espezie toxikoak ere.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta udan eta udazkenean, edozein basotan aurki daiteke, ohikoagoa da lurzoru karetsuetan edo neutroetan. Leku ilunetan eta bide bazterretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Himalaia, Erdialdeko Amerika, Georgia, Turkia eta Filipinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 51 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 154 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 501 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]