Boletus rhodoxanthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus rhodoxanthus
Boletus rhodoxanthus.JPG
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus rhodoxanthus
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora oliba-arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Boletus rhodoxanthus (Boletus sanguineus var. rhodoxanthus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Boletus (Tubiporus) rhodoxanthus

Askoren iritziz, Boletus purpureus-en barietate bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 15 cm. arteko diametrokoa du. Leuna eta zurixka, eta ertzetan orban gorrixkak ditu; gainerako kapelaren orbanak eta azalaren arrakalenak ere gorrixkak dira. Azal hau erraz bereiz daiteke, Tubiporus azpigeneroko espezie gutxitan gertatzen dena.

Tutuak: Hori berdexkak, ukitzean urdindu egiten direnak.

Poroak: Hasieran horixkak dira, baina berehala gorrira pasatzen dira, lehenengo erdian eta gero ertzetan, horrela, poroetan bi kolore hori eta gorri erakusten ditu, eta hortik datorkio rhodoxanthus izena.

Hanka: 5-2 x 4-5,2 cm-koa. Erdian lodituta eta ia zilindrikoa. Horia da goiko aldean eta gorri-purpura behean. Ondo markatutako sare gorrixka darama.

Haragia: Hori-sufre kolorekoa, goialdean arin urdintzen da eta oinaren oinarrian gorri-karmin kolorea hartzen du. Fruta-usaina du.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Rhodoxanthus berriz, grekotik dator, “rhodos” = arrosa, “xanthos” = horia. Koloreen arabera.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa da gordinik, eta ez da jateko ona kozinatuta.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza bere identifikazioa. Ezaugarrietako bat da, haragia oinaren erditik behera ez dela urdintzen. Lagungarria izan daiteke kapelaren kolore argia, haragi horia eta oinaren gaineko sare zabal arrosa, haragiaren kolore horia agerian uzten duena. Boletus lupinus eta Boletus purpureus oso antzekoak dira, baina sare itxia dute eta ez dute gainazalaren kolorea agerian uzten.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua: Europa, baina arrarotzat jotzen da Europako ipar aldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 391 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 158. or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 429 or. ISBN 84-282-0541-6X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo EDITORIAL PIRINEO, 602 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]