Baorangia emileorum
Baorangia emileorum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Baorangia |
Espeziea | Baorangia emileorum |
Basionimoa | Boletus emileorum |
Baorangia emileorum Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarria. Boletus pseudoregius ere deitzen zaio, Boletus regius delakoaren antzekotasunagatik.
Sinonimoak: Boletus speciosus, Suillus speciosus, Ceriomyces speciosus, Boletus aemilii, Xerocomus emileorum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 14 cm-ko arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran laua. Gorri-arre edo gorri-odol kolorekoa eta apur bat belusatua. Azala bereizgarria, opakua, mehea, lehorra eta nahiko irmoa.
Tutuak: Horiak, urdindu egiten dira ebakitzean, itsatsita edo ia libreak.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Hori-bizi kolorekoak, txikiak eta biribilduak.
Hanka: Horia goi aldean eta kolore gorrizta gainerakoan. Gogorra, sendoa, trinkoa eta distiratsua.
Haragia: Horixka, kapelan eta oinaren zati batean apur bat urdindu egiten da ebakitzean, gainerako oinean kolore gorrixka hartzen du. Usain eta zapore atseginekoak.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Speciosus epitetoa berriz latinetik dator: ederra, ikusgarria. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko ona, oina izan ezik, zerbait larrukara baita.[3]
Nahasmen arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus regius-arekin, baina honen haragia ez da urdintzen eta kapelaren azala distiratsuagoa da. Honen oina horia da, Boletus speciosus delakoak eraztun gorrixka duen bitartean.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda eta udazkenean, hostozabalen basoetako belarretan, kare-lurretan. Ez da ateratzen garaiera handiegian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeak, Austria, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Serbia, Grezia, Pirinioak.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 48 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 491 or. ISBN 84-282-0540-6x(T.2). 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Baorangia emileorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.