Edukira joan

Bolibar (Eskoriatza)

Koordenatuak: 43°00′13″N 2°31′41″W / 43.0035514°N 2.5281437°W / 43.0035514; -2.5281437
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bolibar».
Bolibar
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Geografia
Koordenatuak43°00′13″N 2°31′41″W / 43.0035514°N 2.5281437°W / 43.0035514; -2.5281437
Garaiera381 m
Demografia
Biztanleria119 (2022)
Bolibar auzoko baserriak Aitzorrotz mendiaren azpian.

Bolibar Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hegoaldean dagoen auzoa eta bertako zazpi elizateetako bat da.

Iparraldean Eskoriatzako herrigunea, hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Mendiola (Eskoriatza) eta mendebaldean Mazmela eta Zarimutz (Eskoriatza) eta Leintz-Gatzagako udalerria mugakide ditu.

Bolibarko biztanleria

Lete eta Eraña auzuneek elizatea osatzen dute. Alde batetik, Lete kilometro bat baino gehixeagoko malda batek zeharkatzen du oso-osorik eta bertan dago Eskoriatzako hilerria. Eta, maldaren tontorrean, Bideko Andre Maria Birjinaren omenezko irudi bat dago. Bertatik, Erañarako, Mendiola (Eskoriatza) auzorako edo Aretxabaletako Arkarazo elizaterako bideak daude.

Bestetik, Erañan San Andres baseliza eta Axtrokiko harkaitza aipatzekoak dira.

Bertan aurkitu ziren, Eraña auzoan zehazki, Brontze Aroko bi urrezko ontzi, Axtrokiko harkaitzean. Gorago, Eraña auzoko baserrien ondoan, San Andres Ermita dagoen tokian, bi harrizko sarkofago aurkitu ziren. Uxar kobazuloan ere ondare arkeologikoa topatu da[1].

Zaraia, Elgea eta Arlabaneko mendilerroetan aurkitzen diren mendi ugaritarako abiapuntua da. Horien artean, Aitzorrotz, Aranguren, Elorretako Haitza, Kurtzebarri eta Mugarriluze. Aitzorrotz menditik gertu, gainera, Gomiztiturri iturria dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]