Bolibartar Unibertsitate Pontifikala
| Bolibartar Unibertsitate Pontifikala | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Mota | unibertsitatea, pontifize-unibertsitatea eta sarbide irekiko argitaletxea | |
| Herrialdea | Kolonbia | |
| Jarduera | ||
| Kidetza | ORCID Inc. eta Association of Colombian Universities (en) | |
| Ikasle-kopurua | 26.000 | |
| Historia | ||
| Sorrera | 1936 | |
| webgune ofiziala | ||
Bolibartar Unibertsitate Pontifikala (UPB) Kolonbiako unibertsitate pribatu eta katolikoa da. Bere eskaintza akademikoak oinarrizko hezkuntza hartzen du, eskolaurreko mailatik hasi eta unibertsitate-mailako doktoretzetaraino, 75 gradu-aurreko, 109 espezializazio, 62 master eta 10 doktoregorekin. 25.823 ikasle ditu. 2018az geroztik, UPBk Multicampus Kalitate Handiko Ziurtagiria du, Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak emandakoa, 6 urterako.[1][2]
Erakundea Medellingo artxidiozesiak sortu zuen 1936an, eta Latinoamerikako lehenengo Unibertsitate Bolivartarra izan zen. Medellinen duen egoitza nagusiaz gain, Bucaramanga, Montería, Palmira, Bogota atalak eta Marinillan eskola bat ditu. Horrez gain, Klinika Unibertsitarioa (Medellín), argitalpen-zigilua eta kultura-irratiak (Radio Bolivariana A.M. eta F.M. ).[3][4]
Egoitza nagusiak (Laureles Campusa) 237.807 m²-ko azalera du, eta 2019an ICONTECek "Karbono Neutro" gisa ziurtatu zuen. 2020an, Times Higher Education-en (THE) inpaktu-rankingak munduko 10. postuan kokatu zuen erakundea, Klimaren aldeko Ekintza Garapen Jasangarriaren Helburuari egindako ekarpenengatik.[5][6][7]