Bolivariar Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bolivariar Iraultza
Chavez Vive Militar.jpg
Kokapena  Venezuela
Data 1998 - gaur egun

Bolivariar Iraultza edota Venezuelar Iraultza (gaztelaniaz Revolución Bolivariana edota Revolución Venezolana) 1998. urtean Venezuelan Hugo Chávez iraultzaileak ezarri zuenez geroztik dagoen prozesu politiko ezkertiarra da.

Izena Simon Bolivar venezuelar iraultzaile eta independentista zenarengandik datorkio, iraultazaren aldekoen arabera Bolivar eta Simón Rodríguez idazle eta pentsalariaren ideietan oinarritua baidago, azken honek Latinoamerikak bere berezko sistema politikoa sortzearen aldekoa zen, bai eta Ezequiel Zamora venezuelar jeneralaren ideia eta leloetan ere: "Lur eta Gizon Askeak" eta "Oligarkiarekiko Izua".

Iraultzaren helburuen artean hispanoamerikar abertzaletsuna bultzarazi eta sozialismo berri batera iristea daude, eta bere lehenbizikoe neurrien artean 1999ko Venezuelako Konstituzioa onartzea izan zen, honen bidez herrialdeak Venezuelako Bolivariar Errepublika izendapen ofizial berria jaso zuen.

Iraultzaren aurkakariek aldiz, iraultza ezartzeko metodoak salatzen dituzte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bolivariar Iraultza