Boluetako geltokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 14′ 50″ N, 2° 54′ 21″ W / 43.247194°N,2.905750°W / 43.247194; -2.905750

Bolueta
Metro Bilbao Bolueta Station Trains.jpg

Bolueta geltoki mapa.svg
Metroaren bi tren Boluetako geltokian eta geltokiko mapa
Lineak
« Basarrate Mb1icono.png Etxebarri »
« Basarrate Mb2icono.png Etxebarri »
« Atxuri ET1icono.png Etxebarri »
« Atxuri ET1dicono.png Etxebarri »
« Atxuri ET3icono.png Etxebarri »
Kokapena
Helbidea Ibarsusi bidea, 2A; 48004
Udalerria Bilbo ( Bizkaia)
Boluetako geltokia hemen kokatua: Bilbo erdigunea
Boluetako geltokia
Geltokiaren datuak
Kodea BOL
Gunea Metro: A gunea
Euskotren: BIL gunea
Irekiera 1997
Bidaiariak Metro: 1.133.394 (2013)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Autobus geralekua Kutxazain automatikoa Igogailua Komunak Kafetegia Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao, Eusko Trenbideak
Zerbitzuak
Metroa L1 Etxebarri - Plentzia
L2 Basauri - Kabiezes
Euskotren 1 Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara
1D Bilbo-Atxuri - Ermua
3 Bilbo-Atxuri - Bermeo
Bizkaibus A2610 Galdakao - EHU
A3613 Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko
A3622 Bilbo - Basauri - Zaratamo
A3932 Galdakao - Metro Bolueta
Bilbobus 30 Txurdinaga - Miribilla
40 Abusu - Plaza Biribila

Bolueta Bilboko metroaren 1. eta 2., eta Euskotren Trena eragilearen 1., 1D eta 3. lineei dagokien lurgaineko geltoki intermodala da, Bilboko udalerriko Bolueta auzoan kokatuta dagoena. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen, eta Metroaren A tarifa-gunean eta Euskotrenen BIL tarifa-gunean dago.

Geltokiak estalpeko bestibulu amankomuna du, non Euskotren Trena eta Bilboko metroaren arteko lotunea egiteko aukera dagoen, izan ere garraio publikoen arteko mugikortasuna sustatzeko nahiarekin eraiki zen. Bestalde, 2012ko ekainaren 8an metro geltokirako sarbide berri bat ireki zen Telleria kalean, igogailu bidezkoa.[2] Geltoki barruko irisgarritasuna bermatzeko bestibuluak eta nasak lotzen dituzten igogailuak ere badaude.

Garraio ezberdinen arteko lotura zuzenean egiteko aukera dago, Euskotreneko nasetatik abiatuz, eskailerak igota, eta metrotik abiatuta, eskailerak jaitsi eta eskuinera abiatuz, beti ere baldin eta bezeroak txartel konbinatua badauka. Txartel konbinatuak C10 (10 bidaia konbinatuta), CM (hileko txartel konbinatua) eta CJ (urtebeterako gazte txartel konbinatua) dira. Txartel konbinaturik eduki ezean, lotura egiteko geltokitik irten eta geroko bestibuluan beste garraiorako sarrerara abiatu beharko da.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroaren eta Euskotrenen nasetako sarbideek plaza estali batean dute irteera, plaza bestibulu amankomun funtzioa betetzen duelarik. Plazara iristeko hurrengo bideak daude:

  • Aiga stairs up inv.svg Otxarkoaga bidea
  • Aiga stairs down inv.svg Ibarsusi bidea, 1
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Santa Ana, Telleria kalea, 1 (Metro geltokira soilik)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Geltoki barruan

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa