Bonapartismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonapartismo
Datuak
Motaideologia politikoa eta mugimendu politikoa
HerrialdeaFrantzia

Bonapartismoa Napoleon Bonaparte enperadore frantsesaren politikan oinarritutako ideologia, alderdi zein gobernua da. Honen helburua Napoleonen familiako kide bat Frantziako tronuan jartzea da. Oro har, bonapartista estatu nazional autoritario eta zentralizatu baten aldekoa da, dinastiaren sortzaileetako baten buruak zuzendua. Sistema elitearen eta herriaren atxikimenduaren bat-egitean oinarritzen da.

Bonapartismo terminoa hainbat kontzepturi erreferentzia egiteko erabiltzen da. Batetik, XX. eta XXI.mendeetan zehar Frantziako tronu inperialerako erregegaien aldekoei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Bestetik, Bonaparte familiako partaide batzuen aldekoei deritze, bereziki Napoleon I Bonaparte, Napoleon II eta Napoleon III. Frantziar mugez gaindi ere erabili zen hitz hau, Risorgimiento garaiko Italian eta Jose I Bonaparteren aldekoez hitz egiteko Espainian (afrantsesatu gisa ere ezagunak). Azkenik, hizkuntza politikoan modu gutxiesgarri edo peioratiboan erabiltzen da jarrera autoritario edo populistak salatzeko.

XX. mendean, Korsikan indar handia izan zuen Comité Centrale Bonapartiste zeritzonak, batez ere Ajaccio hirian. Gaur egun bi oinordeko ditu Bonaparte etxeak (Bonaparte dinastia edo bonapartetarrak bezala ere ezaguna): Karlos Napoleon eta Juan Kristobal Napoleon.

Agintean egon diren Bonaparte familiako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FRANTZIAN Urtea Kargua
Napoleon I Bonaparte 1799 azaroa - 1804 maiatza

1804 maiatza - 1814 apirila

Errepublikako lehen kontsulatua

Frantziako Enperadore eta Italiako Errege

Napoleon II Bonaparte 1815/06/22 - 1815/07/07 Frantsesen enperadorea
Napoleon III Bonaparte 1848 Bigarren Errepublika Frantseseko presidentea eta gero Enperadore
HOLANDAN
Luis Napoleon Bonaparte (Luis I) 1806/06/05 - 1810/07/01 Holandako Erregea
Napoleon Luis Bonaparte (Luis II) 1809/03/03 - 1813/12/01

1810/07/01 - 1810/07/13

Berg eta Cleveriseko Duke Handia

Holandako Erregea

ESPAINIA eta NAPOLES
Jose Bonaparte 1806/03/30 - 1808/06/05

1808/06/06 - 1813/12/11

Napolesko Errege

Espainaiko Errege

WESTFALIA
Jeronimo I Bonaparte 1807 - 1813 Westfaliako Errege
TOSCANA
Elisa Bonaparte 1805 - 1814

1809 - 1814

Lucca eta Piombinoko Printsesa

Toscanako Dukesa Handia

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon I Bonaparte

1789an Frantziako Iraultzari hasiera eman zitzaion, hamar urtez martxan egon zena, azkenean Napoleon Bonaparte enperadoreak estatu kolpea eman zuen arte. Bonapartek bere herri kanpaina militarren bidez Iraultzaren heroi bihurtu zenak, Kontsulatua ezarri zuen, eta, beranduago, Lehen Inperioa, Napoleondar Gerretako gatazka global sorta zabalago baterako eszenatokia prestatuz eta  bonapartismoari hasiera emanez.

Kontsulatuak politika baketzailea egin zuen eta elizarekiko harremanak onbideratu zituen, Vatikanoarekin konkordatu bat eginez. Horrez gain, Bonapartek kode zibiliean lorpen handiak lortu zituen, askatasun eta berdintasun zibila, erregimen feudala ezabatzea eta lurraren jabetza askatzea, esaterako. Hori horrela, Napoleonek 1082an bere burua biziareko kontsul izendatu zuen eta aurrerago 1804an Kontsulatuak Napoleon oinordekotzako enperadore izendatu zuen.

Napoleonek 1804-1815 artean hainbat herrialde konkistatu zituen, baina urteek aurrera egin ahala indarra galtzen joan zen eta hori agerian geratu zen Errusia inbaditzerako ahaleginean porrot egin zuenean. Frantziaren aurkako Erresuma Batuaren, Austriaren eta Errusiaren koalizioak galbidera eraman zuen Bonaparteren gobernua eta baita bonapartismoa ere. Beraz, 1813an Napoleonek abdikatu egin zuen eta Elba uhartera erretiratu zen. Hala ere, aurrerago Elba uhartetik ihes egin zuen eta Frantzia berriz konkistatzen ahalegindu zen, martxotik ekainera 100 eguneko inperio bat osatuz.

Azkenean, 1815ean garaitua izan zen eta ingelesen gatibu bihurtu zen. Behin haien gatibu, Santa Helena uharteetara atzerriratu zuten eta 1821eko maiatzaren 5ean hil zen bertan, urdaileko minbizi baten ondorioz.

Bonapartismoaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, bonapartismoak despotismo ilustratuko elementuak eta Rousseauren pentsamendu ilustratua konbinatzen zituen. 1815etik aurrera, bonapartismoak Waterlooko porrota eta Vienako Kongresua inoiz onartu ez zituztenak izan zituen jarraitzaile nagusi. Napoleonek erbestea eta heriotza Santa Helenan bete zituen 1821ean.

Geroago, 1851n, bonapartismoa garapen industrialak ezarritako eskaera sozialetan ere txertatu zen. Frantziako historia politikoan, bonapartistak monarkikoak ziren, Bonaparteren Etxearen, Napoleon Bonaparteren familia korsikarraren (Napoleon I.a Frantziakoa) eta haren iloba Luis Napoleonen (Napoleon III.a Frantziakoa) agindupean frantziar inperio bat nahi zutenak. Napoleonen semea, Reichstadteko dukea (Napoleon Bonaparte II.a bezala ezagutua), hil ondoren bereziki, bonapartismoa familiako kideei egokitu zitzaien berriro.

Aipatu beharra dago 1848ko iraultzek itxaropena eman ziotela talde honi. Izan ere; bonapartismoa Napoleonen iloba zen Luis Napoleon Bonaparteren aukeraketan instrumentala izan zen, Bigarren Errepublikako Presidente bezala, eta 1852an, konstituzioa baztertu eta Bigarren Inperioa aldarrikatu ahal izateko beharrezko babes politikoa ere eman zion.

Aurrerago, 1870ean Napoleon III.ak Frantzia porrot tamalgarri batera eraman zuen Prusiaren aurkako Franko-prusiar Gerran, eta, ondorioz, abdikatu egin zuen. Orduan, bonapartistek familiako beste kide bat tronuan jar zezaten aldarrikatzen jarraitu zuten, 1871tik aurrera beste errege-talde batzuekin lehiatuz.

Bonapartismoaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonapartismoa, apurka-apurka, erromantiko gutxi batzuen fede zibikoa izatetik filosofia politiko praktiko bateraino baztertu zen. Bonapartismoa maldan behera hasi zen Eugenio Bonaparte, Napoleon III.aren seme bakarra, 1879an Zululandian britainiar armadako ofizial gisa lanean ari zela ekintzan hil zenean. Hortik aurrera, bonapartismoak indar politiko esanguratsua izateari utzi zion.

Oraingoz, ez dago mugimendu politiko seriorik Napoleonen ondorengoetako bat Frantziako tronuaren gainean jarri nahi duenik, baina familiako kideei eta garaiko ideologiari buruz hitz egiteko eta hauei erreferentzia egiteko erabiltzen da oraindik hitza.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Napoleonen oinordekoei buruz hitz egiteko erabiltzen da “Bonapartista” hitza.  XIX. mendearen amaieratik, Frantzia errepublika erdi presidentzialista da, eta Amerika, Afrika, Ozeania eta Europa bera ditu alderdi hegemoniko.

Bonaparteren Etxea familia noblea da, eta kide askok politikan jarduten dute. Bonaparteren Etxeak filantropia eta ongintza kanpainetan hartzen du parte. Familiako kide batzuek monarkia berrezartzea dute helburu, finantzen munduan diharduen Juan Cristobal Bonaparteren pertsonan.

Nolanahi ere, oraindik ez dago mugimendu politiko indartsu eta seriorik Napoleonen ondorengoetako bat Frantziako tronuaren gainean jarri nahi duenik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]