Bonaventura Bagnoregiokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonaventura Bagnoregiokoa
François, Claude (dit Frère Luc) - Saint Bonaventure.jpg
Roman Catholic Suburbicarian Diocese of Albano (en) Itzuli kardinal-apezpiku

1273 (egutegi gregorianoa) - 1274 (egutegi gregorianoa)
Raoul Grosparmi (en) Itzuli - Bentivenga da Bentivengi (en) Itzuli
External Ornaments of a Cardinal Archbishop.svg
kardinal


Minister General of the Order of Franciscans (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoa Giovanni Fidanza
Jaiotza Bagnoregio, 1221 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Lyon1274ko uztailaren 15a (52/53 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Divinity (en) Itzuli
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Alexandro Haleskoa
Eudes Rigaud (en) Itzuli
John of la Rochelle (en) Itzuli
Ikaslea(k) John Peckham (en) Itzuli
Matthew of Aquasparta (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak friar franciscan (en) Itzuli, idazlea, teologoa, apaiz katolikoa eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Santutegia
Uztailaren 15
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Erlijio-ordena Frantziskotarren Ordena

Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.

Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonaventura Bagnoregiokoa Aldatu lotura Wikidatan