Bonifazio VIII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bonifazio VIII.a
Bonifatius VIII Grabstatue.JPG
Kardinal


193. Aita santu

1294ko abenduak 31 - 1303ko urriak 11
Zelestino V.a - Benedikto XI.a
Bizitza
Izen osoa Benedetto Caetani
Jaiotza Anagnic.1235
Heriotza Erroma1303ko urriaren 11
Hobiratze lekua Vatican Grotto
Leinua Caetani
Lanbidea
Lanbidea klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna

Bonifazio VIII.a[1] —jaiotza izena: Benedetto Gaetani— (Anagni, 1235 inguru - † Erroma, 1303ko urriaren 11) Eliza Katolikoaren 193. Aita Santua izan zen 1294 eta 1303 urteen bitartean. Dantek, Divina Commedia liburuan, infernuan kokatu zuen simonia egiteagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospe handiko jakituna, 1281. urtean kardinal izendatu zuten. Zelestino V.a kargua uztera behartu zuen. Azken muturrera eraman nahi izan zuen aita santuaren nagusigo espirituala eta materiala, baina Filipe Ederraren politika «sekularra» izan zuen oztopo. Erregeak eliz jendearen gaineko zerga gehitu nahi izan zuen 1297an, baita Erromarako zen zilarraren irteera galarazi ere. Geroago, barealdi baten ondoan (Luis IX.a Frantziakoaren kanonizazioa 1297an, Erromako lehen jubileua), Bernard Saisset Pamierseko apezpikuaren aurkako auziak (1301) bi aldeetako legegileen eta teologoen arteko eztabaida bizia eragin zuen. Ondorioz, Frantziako apezpikuen sinodoa egin zen Erroman; 1302an Unam sanctam buldaren aldarrikapena egin zuen Gaetani aita santuak (aita santuaren nagusigoaren berrespena munduko beste errege guztien gainetik) eta Filipe Ederra eskumikatu (1303). Azkenik, 1303ko irailean Guillaume de Nogaretek eta Sciarra Colonnak torturatu egin zuten aita santua Anagnin, eta handik hilabetera hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonifazio VIII.a Aldatu lotura Wikidatan