Booth Tarkington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Booth Tarkington
Booth Tarkington, with signature.jpg
Bizitza
Jaiotza Indianapolis1869ko uztailaren 29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Indianapolis1946ko maiatzaren 19a (76 urte)
Hobiratze lekua Crown Hill Cemetery
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Purdue Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, eleberrigilea, idazlea eta gidoilaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0850483

Newton Booth Tarkington (Indianapolis, Indiana, AEB, 1869ko uztailaren 29a - ib., 1946ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako eleberrigilea eta dramagilea izan zen. Idazle oparoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1899. urtean argitaratu zuen The Gentleman from Indiana ("Indianako zalduna") nobelarekin egin zen ezagun. Monsieur Beaucaire (1900, "Beaucaire jauna") obra izan zen Tarkingtonen lan ospetsuenetako bat. Gazteentzako kontakizun-liburuak argitaratu zituen: Penrot (1914), Penrot and Sam (1916, "Penrot eta Sam"), Seventeen (1917, "Hamazazpi") eta Gentle Julia (1922, "Julia atsegina").

Beste zenbait obra: The Turmoil (1915, "Iskanbila"), The Magnificent Ambersons (1918, "Ambersonstarrak"; 1941. urtean zinemara egokitu zuen Orson Wellesek), The Mitlander (1924, "Barnealdeko lurraldeak"), The Plutocrat (1927, "Plutokrata"), Alice Adams (1921).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Booth Tarkington Aldatu lotura Wikidatan