Bofuthatswana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bophuthatswana» orritik birbideratua)
Bofuthatswana
Repaboleki ya Bophuthatswana
1972 – 1994
Errepublika
Bofuthatswanako bandera

Bofuthatswanako armarria


Ereserkia

Fitxategi:Pfano na vhuthihi
Goiburua
Tshwaraganang Lo Dire Pule E Ne
Elkarrekin baldin bagaude eta gogor lan egiten badugu euriak bendeinkatuko gaitu.
Geografia
HiriburuaMabato
Ekonomia
DiruaHegoafrikar rand
Kultura
Hizkuntza(k)tswanera, Afrikaans, Ingelesa
Historia

Bofuthatswana bantustan bat izan zen, hau da, Hegoafrikako apartheid sistema arrazistaren barruan etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomo bat. Hegoafrikako iparraldean zegoen eta hasiera batean Tsuanalandia izena eman zitzaion; Bofuthatswana 1972tik. 1977an independentzia eskuratu zuen. 1994an Hegoafrikan egokitu zen berriro ere. Bantuen Tswana herria edo etniarako sortu zen.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi zonalde zituen hiru lurraldetan sakabanatuta (Cape, Transvaal eta Orangeko Estatu Librea.); beraz, ez zen lurralde jarraia. Hiriburua Mmabatho zen. Lurralde autonomoak 44.000 km² hedadura zuen, 2.005.000 biztanleekin 1993an. Gaur egun Bofuthatswanako zonaldeak Iparekialdeko probintziako parte dira.[2]

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazio gehiena beltza zen eta bizimodua ez zen batere ona: bizi itxaropena 41 urtekoa zen. Hizkuntza ofiziala tswanera zen.

Bofuthatswana Hegoafrikako estatutik kanpo geldituz zenean beste legedia zuen eta horri esker jokurako kasinoak eraiki ziren, esaterako Sun City turismo-gunearenak.

Denboraren Zubia, Sun Cityn.

Barrutiak 1991an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen urte horretan bereizi egin ziren barrutiak eta haien populazioak:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]