Boran
Boran | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
631ko ekaina (egutegi gregorianoa) - 632ko ekainaren 16a ← Azarmidokht (en) ![]() ![]()
629ko ekainaren 17a - 630eko ekainaren 16a ← Shahrbaraz (en) ![]() ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 590 | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Ktesifon, 632ko uztaila (egutegi gregorianoa) (41/42 urte) | ||||
Heriotza modua | : itotzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Kosroes II.a | ||||
Ama | Maria (Maurizioren alaba) | ||||
Ezkontidea(k) | Shahrbaraz (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Sasandar dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregina eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Boran (iturri klasikoen arabera; pehlevieraz: ) edo Purandokht (Bûrândûkht persieraz: بوراندخت) bere ahizpa eta oinordeko Azarmedukhtekin batera, Sasanidar Inperioko bi erreginetako bat izan zen eta Inperio horren amaiera urteetan izan zen bost urteko tarte batean izan ziren hamalau gobernarietako bat. Kosroes II.aren alaba nagusia zen [1]
Agintaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]630 eta 631 urteen artean erregina izan zen (beste bertsio batzuk: 629-630; 629-631) Sharvaraz jeneralaren heriotzaren ondoren.[2]
Tradizio islamikoan, hadithetan, jasoa dago Mahoma profetak zera adierazi zuela: "Emakume bat bere gaien arduradun jartzen duen herriak ez du arrakastarik izango".[3] Hala ere, ondorengo iturri islamiko irandarrek (bere etniakoek alegia, ez arabiarrek) goraipatu egin zuten agintaria: Boran erregina jakintsu, justu eta eskuzabal gisa deskribatzen da, eta haren ezaugarriak Ferdowsi poetak aipatzen ditu bere Shâh Nâmâ lanean, justiziaren izpiritua eta nekazariei ematen dien laguntza aipatzen dituena.[4]
Heraklio enperadore bizantziarrarekin bake ituna sinatzeagatik gogoratua izan zen, gerra larri eta anker batii amaiera emanez. Horretarako 630. urtean ordezkaritza bat bidali zuen Alepora, Ekialdeko Eliza katolikoko goi-agintariz osatua (gerora nestoriarra deitua, Ekialdeko antzinako Elizetako bat), Ishoyab II.a patriarka buru zutela.
Inperio aztoratuan bakea berrezartzen saiatu zen justiziaren aplikazio zorrotzagoaren bidez, azpiegituren berreraikuntzaren bidez eta zergen jaitsieraren bidez; bere ahalegin guztiak gorabehera, erregetzaren boterea ahuldua ez zuen zentralizatzerik lortu.
Bere agintalditik gutxira desagertu egin zen testuetatik, eta ez dakigu nola hil zen, abdikatu zuen edo hil egin zuten.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iran modernoan eta inguruko herrialde batzuetan, jogurtetan oinarritutako sukaldaritza-plateren talde bati borani izena ematen zaie, jogurtarekin eta barazkiekin prestatutako janariak eginarazteko zaletasuna baitzuen Boranek, kondaira ez oso seguru baten erabera.<ref (Ingelesez) Gourmets, Renards. (2020-05-17). «Borani» 196 flavors (kontsulta data: 2025-06-04).</ref>
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wiesehöfer, Josef; Huyse, Philip. (2006). Ērān ud Anērān: Studien zu den Beziehungen zwischen dem Sasanidenreich und der Mittelmeerwelt Beiträge des Internationalen Colloquiums in Eutin, 8.-9. Juni 2000. F. Steiner ISBN 978-3-515-08829-9. (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ Pourshariati, Parvaneh. (2008). Decline and fall of the Sasanian empire: the Sasanian-Parthian confederacy and the Arab conquest of Iran. I. B. Tauris ISBN 978-1-84511-645-3. (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ «Sahih al-Bukhari 7099 - Afflictions and the End of the World - كتاب الفتن - Sunnah.com - Sayings and Teachings of Prophet Muhammad (صلى الله عليه و سلم)» sunnah.com (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ https://historicwomendaily.tumblr.com/post/710151244799426560?is_related_post=1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Boran» artikulutik itzuli da; zehazki, 2025-04-24ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.