Borboitar Kodexa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borboitar Kodexa
Borboitar Kodexeko 13. orrialdea, egutegi aztekako 13. hamahirukoa agertzen dena.
Datuak
Idazlea (XVI. mendekoa. Ez da data zehatza ezagutzen baina 1562-1563 urteak aipatzen dira.)
GeneroaEgutegia, Iragarpenak.
Jatorrizko izenburuaCodex Borbonicus
HizkuntzaOndoren eginiko komentarioak Gaztelaniaz daude.
HerrialdeaMexiko
Euskaraz
IzenburuaBorboitar Kodexa

Borboitar Kodexa edo Codex Borbonicus espainiarrak iritsi aurreko edo espainiar kolonialismoaren hasierako mexikar kodex bat da. Amate paperez egina eta akordeoi eran tolestua dago. Bere orriek 39x39,5 zentimetro neurtzen dituzte.

Espainiako El Escorial monasterioan gordeta egon zen Independentzia gerrararte. Ondoren Frantziara iritsi zen modu ezezagun batean eta lehen eta azken orriak erauzita zituela. 1826an Parisko Diputatuen Ganberako liburutegiak erosi zuen.

Eskuizkribua lau zatiz osatuta dago:

  • Lehena tonalpohualli bat da, 260 eguneko igarpen egutegi bat.
  • Bigarrenak 52 urteko epean Gaueko 9 Jaunen eta urteen eramaleak ziren egunen arteko lotura erakusten du.
  • Hirugarrena urte azteka osatzen zuten hogei eguneko 18 hilabeteetako (gehi amaierako beste 5 egun, zorte txarrekotzat hartuak) egutegiko jai zerrenda bat da.
  • Laugarrenak datak ezartzen ditu 52 urteko epean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]