Boris Vian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Boris Vian
Boris Vian - WIKI.jpg
'Patafisikaren Eskolako satrapa

1953ko maiatzaren 11 -
Bizitza
Jaiotza Ville-d'Avray1920ko martxoaren 10a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1959ko ekainaren 23a (39 urte)
Hobiratze lekua Ville-d'Avray
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Michelle Vian  (1941eko uztailaren 5a -  1952)
Ursula Kübler  (1954 -  1959ko ekainaren 23a)
Bikotea(k) Hildegard Knef
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet Itzuli
Lycée Hoche Itzuli 1935)
École Centrale Paris Itzuli
(1939 - 1942)
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak polimata, abeslaria, poeta, tronpeta-jotzailea, kanta-idazlea, margolaria, itzultzailea, ingeniaria, libretista, antzerkigilea, idazlea, egile abeslaria, musikaria, musikagilea, gidoilaria, jazz musikaria, literatura-kritikaria, music journalist Itzuli eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k) AFNOR Itzuli  (1942 -  1946ko otsailaren 15a)
Lan nabarmenak Egunen aparra
Ttu eginen dut zuen hilobietan
Q19955681 Itzuli
Q16467655 Itzuli
Q3223158 Itzuli
Q3205416 Itzuli
Q17639685 Itzuli
Q3221088 Itzuli
Q17624760 Itzuli
Q3231199 Itzuli
Fais-moi mal Johnny Itzuli
Turmoil in the Swaths Itzuli
Q2995457 Itzuli
Vercoquin and the Plankton Itzuli
Q3224081 Itzuli
Heartsnatcher Itzuli
The Red Grass Itzuli
Autumn in Peking Itzuli
Q16535541 Itzuli
Q17176279 Itzuli
Q16684339 Itzuli
Q3226274 Itzuli
Q3286970 Itzuli
Je voudrais pas crever Itzuli
Q3233602 Itzuli
Q17176182 Itzuli
Faut rigoler Itzuli
Le Déserteur Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir
Kidetza Hot Club de France Itzuli
College of 'Pataphysics Itzuli
Mugimendua Zazou Itzuli
Izengoitia(k) Bison Ravi, Andy Blackshick, Xavier Clarke, S. Culape, Aimé Damour, Michel Delaroche, Joëlle Du Beausset, Gérard Dunoyer, Jules Dupont, Bison Duravi, Fanaton, Hugo Hachebuisson, Zéphirin Hanvélo, Onuphre Hirondelle, Amélie de Labmineuse, Odile Legrillon, Otto Link, Thomas Quan, Eugène Minoux, Gédéon Molle, Josèfe Pignerole, Adolphe Schmürz, Vernon Sullivan, Lydio Sincrazi, Anna Tof, Anna Tof de Raspail, Claude Varnier, Boriso Viana, Thomas Quandeloro, Kevk eta Gilles Safran
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua tronpeta
ahotsa
IMDb nm0895644
www.borisvian.org

Boris Vian (Ville D’Avray, Paris 1920ko martxoaren 10 - Paris 1959ko ekainaren 23) idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria izan zen. Vernon Sullivan goitizenarekin ere idatzi zuen. Antzerki-lanak, abestiak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Bere eleberriak eta jazz emanaldiak oso ospetsuak izan ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familian artea oso garrantzitsua izan zen: bere ama, operaren zalea; bere aita, olerkari afizionatua, ingelesa eta alemanaren itzultzailea, eta mekanika eta elektronikaz interesatua izan zen. Bere aitarengandik etorri zitzaion bere jarrera antimilitarista eta ateoa.

Nerabezaroan hasi zen osasun-arazoak izaten: bihotzeko erreumatismoa eta sukar tifoidea izan zituen. Ikasle aparta izan zen, nahiz eta jazza eta jaiak gehiago gustatu. Hogei urterekin jazzaren orkestra amateur baten parte hartu zuen, anaiekin batera.

1942an ingeniari bihurtu zen eta urtebete pasa eta gero bere lehen eleberriak idatzi zituen: Trouble dans les Andains y Vercoquin et le plancton. Liburu honetan agertzen zaizkigu bere benetako jarduerak: Frantziako Normalkuntzaren Elkartean egiten zuen lana eta jai itzelen antolaketa –surprise-parties delakoak–.

Hurrengo urteetan hainbat jardueretan aritu zen: eleberriak, ipuinak, kronikak eta jazz kritikak egunkarietan eta abar.

1946an argitaratu zuen bere lehen eleberria Vernon Sullivan ezizenarekin. Hau idazle beltz estatubatuarra eta Borias Vian bere itzultzailea zirela suposatzen zen. Liburu hau eta hurrengoak zentsuratuak izan ziren sexua eta bortizkeria direla eta. Honek salmentak handitzea ekarri zuen. Ustezko idazlearen aurkako epaiketa batzuk gertatu eta gero, Vianek onartu zuen bera zela idazlea. Kritikariak biziki haserretu ziren engainu horrengatik eta handik aurrera bere idazlanen aurkako eraso gogorrak jasan behar izan zituen.

Ingeniari lanari utzi zion eta eleberri beltzak itzultzeari ekin zion, baita hitzaldiak emateari ere. Literatur porrot batzuk izan eta gero, narratiba alboratu zuen eta opera bat eta abesti batzuk konposatu zituen, baita disko bat grabatu ere. Bere abestietako batek, “Le deserteur”, jendearen eta kritikarien gaitzespena ekarri zion, soldaduska errefusatzea bultzatzen baitzuen.

1955ean jarduera berri bati ekin zion: Philips enpresak jazz katalogo bat egitea eskatu zion eta geroago enpresaren arte-zuzendari bihurtu zen. 1956an zineman aritu zen, antzezle gisan, baina osasun arazoak itzuli zitzaizkion. Biriketako edema bat izan zen kasu honetan, zeina geroago berragertuko zen. Nahiz eta makal egon, ez zien abestiak idazteari eta filmetan antzezteari utzi.

Boris Vianek J'irai cracher sur vos tombes eleberriaren eskubideak saldu zituen zinemarako egokitzeko. Nahiz eta hasieran berak izan behar gidoigilea, proiektuz kanpo geratu zen. Estreinaldira isilean joan behar izan zuen eta, osasun arazoei nahigabea erantsi zitzaienez gero, bihotzeko bat izan eta hil egin zen.

Hil eta gero, jendearen eta kritikarien onespena jaso zuen eta bere idazlanen milaka ale saldu zituen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boris Vian izenarekin:

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1948 Barnum's Digest
  • 1949 Cantilène en gelée
  • 1962 Je voudrais pas crever

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1947 L'Équarrissage pour tous
  • 1950 Le Dernier des métiers
  • 1951 Tête de Méduse
  • 1951 Le Goûter des généraux
  • 1952 Série Blême
  • 1955 Le Chasseur français
  • 1959 Les Bâtisseurs d'empire
  • 1957 Le Chevalier de neige

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1954 Le déserteur
  • 1955 La complainte du progrès
  • 1955 La java des bombes atomiques
  • 1955 Le petit commerce
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Vian Aldatu lotura Wikidatan