Bororo etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bororo gizona.

Bororoak Hego Amerikako amerindiar etnia dira. Bororoek beren buruari boe esaten diote, eta bororo hizkuntzan mintzo dira. Bororo herria sei leinutan banatua zegoen; gaur egun, ordea, horietako bi desagertuak daude erabat. Brasilgo Mato Grossoko oihanean bizi dira, eta 2.500 lagun inguru dira guztira. Arrantza eta ehiza dituzte bizibide, eta geziak eta lantza pozoidunak erabiltzen dituzte. Klanetan banatua dago bororoen gizartea.

Claude Lévi-Strauss frantses etnologoak bororoen gizartea atertu zuen 1930eko hamarraldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bororo etnia Aldatu lotura Wikidatan