Borroka-anoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danimarkako militarrek gaur egun duten borroka-anoa.

Borroka-anoa edo aurreikuspen-anoa tropek gudu-zelaian erraz prestatu eta kontsumitzeko prestatutako janaria da. Ez dira normalki militarrek hartzen duten eguneroko janaria, diseinatuta daudelako prestakuntza minimoarekin borrokaldi baten erdian jateko. Horretarako hainbat kontserbazio-teknika erabiltzen dira, hala nola kontserba-latak, hutsean ontziratutako janariak, jada prestatutako edo liofilizatutako produktuak, hautsekin egiten diren edariak edo kontzentratutako janaria barra formatuan. Borroka-anoa gehienek haragia izan ohi dute plater nagusi gisa.

Borroka-anoak aldatzen dira herrialdez herrialde, eta euren sukaldaritzaren gustuetara, jateko tradizio eta menuetara moldatuta egon ohi dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]