Borxa Urberuaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borxa Urberuaga
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1977 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Borja Jacinto Urberuaga Arano (Gernika, 1977) Borxa (edo Bortxa) Urberuaga gisa ezaguna[1] ENAMeko ekintzaile gernikarra da. Margolaria ogibidez Dena da ETAren barruan pintaketa batzuen ondorioz bi urteko kartzela jaso zuen. 2007an polizia frantsesak Baionan atxilotu zuen eta bera izan zen pintaketa batzuen ondorioz Frantziak deportatu zuen lehenengo euskalduna.

Kartzelara eraman zuten ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaiketak dioenez, 1999ko azaroaren 20an Gernikan (eta garai hartan baita Beasainen ere) egin zituen mehatxuen pintadak izan ziren bi urteko kartzela zigorrera bidali zutenak. Zera idatzi omen zuenː "Zipaio, hori ez da bidea, kontuz" eta baita diana batzuen barruan PP eta PSOEko izenak idatzi zituen. Pintada hauekin batera 1999ko martxoaren 15ean eta apirilaren 6an epaileen arabera "mehatxuzko idatziak" egin zituenː Zera idatzi omen zuen "PP eta PSOE herriaren etsaiak" eta urte horretan baita ere Gernikako PPko bi zinegotzien aurkako pintadak egin zituen. Agustin Ibarrolaren etxeko atarian "Gora ETA" eta "Ohorezko fatxa" ere idatzi zuen[2][3].

Epaitua eta gero absolbitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goikoari gehituta, hurrengo kasu hauetan epaitu eta absolbitua izan zenː Muxikako alkatearen (orduan EAJko alderdikoa) autoa erretzea eta 2000. urteko maiatzaren 17an Agustin Ibarrolak marraztu zuen pinudiaren (Omako Basoa) kontrako erasoak leporatzen zizkioten. Autoa erretzearena bertan behera geratu zen[4] nahiz eta atxiloketa egunean barra-barra idatzi horri buruz[5][6][7]. Kontuan hartu behar da egun horretan Espainiako Barne Ministerioak hori idatzi zuela bere web orrian[8] eta horren ondorioz egunkari ezberdinetan horrela idatzita agertu zela.

Epaiketan zera zioen Omako basori buruz: pintada batzuk egin zituela eta baita ETAren aldeko eta Foro de Ermuaren aurkako idatziak egin zituela ere. Hala eta guztiz ere, azkenean pintada hauengatik absolbitua izan zen ez zegoelako mehatxurik.[9]

Baionara ihesi poliziaren atxiloketa ekiditeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan finkatu zuen bere etxebizitza, eta Errefuxiatuen Kolektiboko kide bihurtu zen. Urtebetez bizitza normala egin ondoren Polizia Frantsesaren eskutik Baiona Ttipian atxilotua izan zen, 2007ko Urriaren 24ean.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxilotzearekin batera Toulouseko Muret Seysses espetxean sartu zuten bere aurkako euroagindua aztertu bitartean. Pintaketa batzuengatik Estatu Frantsesetik Estatu Espainiarrera kanporatzen zuten lehenengo gaztea izan da Bortxa.

Atxilotu eta gero, Espainiako Barne Ministerioaren agiri ofizialetan "ustezko Etakide" moduan aurkeztua izan zen. Agiri honen harira, Espainiako hedabide batzuetan Etakide bat atxilotu zutela agertu zen[10] gehienetan "ustezko Etakidea" agertzen bazen ere[11][12], beste batzuetan ETAren aldeko ekintzailea zela [13] eta kale borrokako partaidea zela ere ziurtatu zuten beste batzuk[14].

Espainiara eta kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkinez Asier Tapia donostiarrarekin batera Madrilera bidali zuten (Asier Tapia Dena da ETAren barruan Haika-Segikoa zelaren salaketapean kartzeleratu zuten eta beste epaiketa politikoen ondorioz 2013an askatu). Behin Madrilera eraman eta gero, Soto del Real espetxean sartu zuten. Bertan kartzelan gauzatzen ari zen antzerki batean Mercedes Gallizo PSOEko militantea eta Istituziones Penitenciariaseko Zuzendaria agertu zen. Garai horretan Euskal Preso baten senitartekoa zen Natividad Junko gasteiztarra (Zuerako espetxera preso bati bisitatzera zihoala) hil zen kotxe istripuz; Hori salatuz Asier Tapia Gallizoren aurrean protestaka hasi zen dispertsioa salatuz. Funtzionarioak hau hartatzean Borxa eta Aner Mimenza (kale borrokako ekintzengatik bi urte era prebentiboan kartzelan egon eta 10.000 euro ordaindu eta gero aske geratu zen 2009an[15] eta 2011an absolbitua[16]) gerturatu eta funtzionarioen jarrera salatu zuten. Ekintza hau eta gero Dena da ETAko preso hauek Etakide moduan aurkeztuak izan ziren Espainiako komunikabideetan[17][18][19][20][21]

Honen ondorioz Bortxa, Aner eta Tapia isolamendura eramanak izan ziren.[22]

Ezbehar honengatik epaituak izan ziren Irailaren hasieran eta kargurik gabe gelditu ziren Bortxa eta Aner; baina epaiketa bitartean isolamendu egoeran mantendu zituzten hiru euskal preso politikoak eta Estatu Espainiarretik sakabanatuak izan ziren. Hiruak Estatu Espainiarreko kartzelarik urrunenetara eraman zituzten, eta preso arriskutsu gisa etiketatu zituzten (horrek kartzelako baldintzak gogortu zizkien).

Bi urteko kartzelaldian sei espetxetan sakabanatua egon zenː Soto del Real, Valdemoro, Caceres, Puerto II, Valdemoro berriz, Puerto II, Jaén eta azkenik Aranjuezeko espetxera eramana izan zen.

Euskal Herrian berriro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatu eta gero Bortxa Urberuagari ongietorria egin zitzaion Urriaren 23an Gernikan eta beranduago azaroaren 14an Idiazabalen herriko plazan. Izan ere, Aspaldidanik Goierrin oso ezaguna da. Bortxa Urberuaga Goierriko Herri Mugimenduan uztarturik zebilen azken urteotan. Batik bat okupazioaren aldeko mugimenduan (Idiazabalgo Txomenane Etxe Okupatuan bizi zelarik), eta AHTaren aurkako mugimenduan. Eta Idiazabalgo Los Claveles musika taldeko abeslaria zen.

"Espetxetik at" komikiari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean Ataramiñek Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia aurkeztu zuen[23]ː

« Nire barruko sentsazinoak irudien bitartez azaldu dodaz. Kalera atara gura izan dodaz barruan pasetan diranak, kanpoan be jakin daien. Umorea be erabili dot: Umore sarkastiko naturala. Jentea sensibilizetea da nire asmoa, eta barre egitea bere bai.[24]

Kartzelako bakardadeak barruan sortzen dizun barruko korapiloa apur bat askatzen laguntzen du sorkuntzak.

»
Borxa Urberuaga, 2009

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://anboto.org/elorrio/1387676535653-kartzelan-bizi-den-errealiteatearen-gordintasuna-helarazi-gura-dugu
  2. https://elpais.com/diario/2005/01/12/espana/1105484418_850215.html
  3. https://www.elcorreo.com/alava/20071024/mas-actualidad/politica/detenido-bayona-joven-gernika-200710241738.html
  4. https://www.berria.eus/albisteak/23617/kartzelan-sartu-dute-borxa-urberuaga.htm
  5. https://elpais.com/elpais/2007/10/24/actualidad/1193213835_850215.html
  6. https://www.diariodemallorca.es/portada/1734/francia-entrega-espana-presuntos-etarras-borja-urberuaga-asier-tapia/313346.html[Betiko hautsitako esteka]
  7. https://www.elcorreogallego.es/hemeroteca/francia_entrega_a_espana_a_los_presuntos_etarras_borja_urberuaga_y_asier_tapia-PFCG239723
  8. http://www.interior.gob.es/eu/noticias/detalle/-/journal_content/56_INSTANCE_1YSSI3xiWuPH/10180/1133750/
  9. https://blogak.eus/zopizarren/bortxa-eta-axier-etxean-dira
  10. https://www.europapress.es/nacional/noticia-francia-entrega-espana-etarra-asier-tapia-procesado-sumario-haika-integracion-organizacion-terrorista-20071204145650.html
  11. https://www.elcorreogallego.es/hemeroteca/francia_entrega_a_espana_a_los_presuntos_etarras_borja_urberuaga_y_asier_tapia-PFCG239723
  12. https://www.publico.es/actualidad/francia-entrega-espana-presuntos-etarras.html
  13. https://www.libertaddigital.com/nacional/la-policia-francesa-detiene-al-proetarra-borja-urberuaga-en-bayona-1276316091/
  14. https://www.diariocritico.com/noticia/49064/noticias/detienen-a-15-kale-borrokeros-en-plena-tormenta-etarra.html
  15. https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20091015/161625/es/Aner-Mimenza-queda-libre-tras-abonar-10000-euros-fianza
  16. https://www.europapress.es/euskadi/noticia-audiencia-nacional-absuelve-nueve-once-acusados-integrar-grupo-violencia-callejera-bizkaia-20111013180456.html
  17. https://elpais.com/elpais/2009/09/04/actualidad/1252052229_850215.html
  18. https://www.diariovasco.com/20080104/politica/tres-presos-increparon-gallizo-20080104.html
  19. https://www.libertaddigital.com/nacional/juzgan-a-tres-etarras-por-montar-una-trifulca-en-prision-e-increpar-a-gallizo-1276369510/
  20. https://www.diariodesevilla.es/espana/Piden-anos-etarras-increpar-Gallizo_0_291871330.html#!
  21. https://www.elmundo.es/elmundo/2008/01/04/espana/1199453502.html
  22. https://www.elmundo.es/elmundo/2008/01/04/espana/1199453502.html
  23. https://komikeri.wordpress.com/tag/borxa-urberuaga/
  24. https://bizkaie.biz/1462829420954

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]