Ipar Afrikako uro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bos primigenius mauretanicus» orritik birbideratua)
Ipar Afrikako uro
Pleistozeno

Argeliako Jabbaren eskualdean antzinako uroen marrazkia harpe batean
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBos
EspezieaBos primigenius
Azpiespeziea Bos primigenius mauretanicus
(Thomas, 1881)
Banaketa mapa

Ipar Afrikako uroa ( Bos primigenius mauretanicus, baina baita ere Bos primigenius africanus eta Bos primigenius opisthonomous) garai batean Ipar Afrikan hedatu zen uroaren azpiespeziea da. Gainerako uroak bezala, desagertu zen. Hala ere, uste da egungo Afrikako zenbait behi azienden arbasoa dela.

Zenbait ikerleren iritziz, uroaren azpiespezie hau, etxekotu eta gero, Gibraltarko itsasartean barrena Iberiar penintsulan sartu zuten gizakiek, eta penintsulako hainbat behi arraza eman zituen, besteak beste zezenketarako zezenak.

Orobat, uste da Ipar Afrikako uroa Indiako uroen ondorengoa dela, eta Ekialde Hurbilean barrena heldu zela Ipar Afrikara.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Afrikako uroa, garai batean han zabaltzen ziren baso eta sastrakadietan bizi zen, Saharan izandako Klima aldaketak basamortu bihurtu zuen arte.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uroaren azpiespezieen banaketa historikoa. Ipar Afrikako uroarena, berdez.

Ipar Afrikako uroa Mediterraneoko Afrikako kostaldean bizi zen, eta kontinentean gehixeago barneratzen zen Nilo ibaiaren ibarrean.

Etxerakotzea eta iraungitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako egiptoarrak izan ziren lehendabizikoak Ipar Afrikako uroak etxekotzen

Esan bezala, klima aldatzeak eta basamortua handitzeak ekarri zuen uro azpiespezie honen galera, baina lehenago egiptoarrek bertako uroa etxekotu zuten; espeziearen populazio basatiak galdu ziren, beraz. Hain zuzen ere egiptoarrek etxekotutako uro basati haiek izan ziren Mediterraneo aldeko etxeko behiaren lehendabiziko arraza, Indiako zebuak sartu arte. Zebuek ordezkatu zituzten uro etxekotuak.

Egiptoko uroak ez ziren Europako iparraldeko uroetatik oso ezberdin, eta ezaguna da Nilo ibaiako paduretan uroak bazirela K.a. 4000. urtean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]