Bos primigenius primigenius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bos primigenius primigenius
Aurochs A-163 (PSF).png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBos
EspezieaBos primigenius
Azpiespeziea Bos primigenius primigenius
Bojanus, (1827)
Banaketa mapa
Bos primigenius map.jpg

Bos primigenius primigenius Eurasiako garai bateko uroaren azpiespeziearen izena da. Azken ale ezaguna, eme bat, Poloniako Jaktorów basoan akabatu zuten 1627.ean, eta bere hezurdura Stockholmeko Livrustkamma museoan gordetzen da.

Bos primigenius primigenius motako uroa sarri agertzen da marrazturik Euskal Herriko labar-artean, eta uroen zenbait hondakin aurkitu dira bertako aztarnategi arkeologikoetan.

Sakontzeko, irakurri: «Betizu#Uroak_eta_betizuak»
Sakontzeko, irakurri: «Uro»

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pleistozenoan zehar Indiako uroak Ipar Afrikara emigratu zuen Bos primigenius mauretanicus izeneko azpiespeziea sortuz. Aldi berean Europara heldu ziren ere, Bos primigenius primigeniusen arbasoak bilakatuz. Uste da uroak Europako Hegoaldetik sartu zirela eta handik Erdialdeko Europan barrena Errusiara zabaldu ziren. Euskal Herrira duela 700.000 urte inguru heldu ziren, eta Alemaniako hondakin zaharrenak berriz duela 275.000 urte ingurukoak dira, Europako Iparraldera askoz beranduago heldu ziren eta[1].

Asian uroei buruzko informazioa askoz murritzagoa da. Uste da Asia Ekialdeko populazioak Pleistozenoan jada galduak zirela. Lanpo Jia eta Qi Wei Paleontologo txinatarrek beraien aldetik zera diote; 1984. urtean Holozeno garaiko uroen aztarnak topatu zituztela Txinako Zong aldean. Hala ere beste zenbait ikerlarientzat datu hau ez da fidagarria zeren eta uroaren hondakin horiek ibai batean aurkitu zituzten, eta korronteak bere jatorrizko kokapenetik mugitu baitzituen[2].

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, uro mota hau Eskoziatik Txinaraino zabaltzen zen, baina datu gutxi daude banaketa gune zabal horren hainbat zonaldei buruz. Uroa ez zen sartzen tundrako eremuetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Van Vuure, 2003)
  2. (Van Vuure 2003)