Bosoi
Itxura
Bosoi | |
---|---|
![]() | |
Elkarreraginak | grabitazio |
Antipartikula | bosoi |
Masa inbariantea | 0 GeV/c² |

Bosoia partikulen fisikaren arabera naturaren funtsezko bi partikuletako bat da (bestea fermioia baita). Bosoi izena Satyendra Nath Bose fisikari indiarraren omenez jarri zioten. Ezaugarriak:
- Berezko momentu angeluar edo spin osoa dute (0, 1, 2, ...).
- Ez dute Pauliren baztertze-printzipioa betetzen eta Bose-Einsteinen estatistikari jarraitzen diote. Hori dela eta, Bose-Einsteinen kondentsazio fenomenoa gertatzen da (maser eta laserren garapena posible egin zuen).
- Bosoien sistemek betetzen duten uhin-funtzio kuantikoak partikula-trukearekiko simetrikoak dira.
Nahiz eta bosoi gehienak konposatutako partikulak izan, eredu estandarraren arabera bost oinarrizko bosoi daude:
- Gauge bosoiak: (γ · g · W± · Z).
- Higgs bosoia: (H0).
Higgs bosoiaren existentzia 2012ko uztailaren 4an aurkitu zen.[1][2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Biever, C. (2012-07-06). «It's a boson! But we need to know if it's the Higgs» New Scientist (kontsulta data: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «New results indicate that new particle is a Higgs boson» CERN 2013-03-14 (kontsulta data: 2025-04-08).