Bost Eraztunen Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bost eraztunen liburua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Go Rin no Sho ("Bost Eraztunen Liburua") kanji kaligrafiaz. Musashi eskrima maisu bikaina izateaz japoniar kaligrafian ere iaioa zen oso.

Bost Eraztunen Liburua (japonieraz: 五輪書 Go Rin no Sho) kenjutsu eta orokorrean borroka-arteei buruzko idazlan bat da. 1643an Miyamoto Musashi eskrima maisu eta rōninak idazten hasi zen, jada bere zahartzaroan Reigandō leizean ermitau gisa erretiroa hartuta, eta 1645eko maiatzaren 19an amaitu zuen, bere heriotza jazo aurretik aste gutxira. Liburua bere Terao Magonojo apopiloari eskeinia dago.

Japoniako militar estrategiari buruzko tratatu klasikotzat jotzen da, Txinako Sun Tzu estrategaren Gerraren artea idazlanaren ildo berekoa.

Beste samurai edo rōninak ez bezala, Musashik Japonia osoan bereganatutako haren ospe eta prestigioaz baliatuz bere garaian kenjutsu eskola bat sortzeko ideia alboratu zuen (gerora Niten Ichi Ryu deitutako estiloan perfekzionatuko zuena), eta bere herrialdean barna etengabean harat-honata ibiliz ezpataren artearen perfekzionamenduan buru-belarri jarduteko bizimodu espartarra nahiago izan zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]