Bostak bat (lantaldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bostak bat euskarazko hainbat hiztegi sortu dituen lantaldea da. 1981ean sortu zuten lehengo bost kide hauen artean: Patxi Uribarren, Luis Baraiazarra, Txomin Solabarrieta, Rikardo Badiola, Gotzon Aurrekoetxea, eta Juan Luis Goikoetxea.[1]

Taldeak Adorez hiztegi-sorta sortu izan du gero, horien artean hauek daudela:[2]

  • Hiztegi 5000 (2006, Internet-zerbitzua)[3]
  • Euskal Aditza (hiztegieran antolatua) (2006).
  • 3000 hiztegia (1996).
  • Europa hiztegia (1993).
  • Eskola hiztegia (1991).
  • Euskarazko hiztegia (1986-1990).
  • Sinonimoen hiztegia (1983)

2017an taldearen laguntzaileak 40 baino gehiago ziren. 25 urte ospatzearekin batera zeharo berriztatutako 3000 HIZTEGIA kaleratzeko asmoa adierazi zuen, baina bere lanarekin jarraitzeko zailtasunak ikusi zituen taldeak, Internet bidezko hiztegien erabilerak hiztegien komertzializazioa zaildu du eta.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bostak Bat taldearen ibilbidea. ADOREZ Hiztegiak (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  2. ADOREZ Hiztegiak, burututako lana. Bostak bat lantaldea (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  3. ADOREZ Hiztegiak. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  4. ADOREZ Hiztegien etorkizuna. Bostak bat lantaldea. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]