Botereen banaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Botereen banaketa (batzuetan aginteen banaketa izenaz aipatua) Estatu bat gobernatzeko eredu bat da. Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; botere legegilea, botere betearazlea eta epaitzeko boterea.

Botereen banaketa, Montesquieuren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu bakoitzean, hiru botere mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkion gaien botere betearazlea, eta zuzenbide zibilari dagozkion arazoen botere betearazlea.

Lehenaren bidez, printzeak edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez, bakea edo gerra egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe (...).

Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien, nobleen nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa (...).

Mostesquieu baroia, "Legeen espirituaz" (moldatua), 1748≫