Bottom (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bottom (telesaila)
Jatorria
SortzaileaAdrian Edmondson
IzenburuaBottom
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua3
Atalak18
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorleaBBC Two logo 2021.svg BBC Two
Hasiera-data1991ko irailaren 17a
Amaiera-data1995eko apirilaren 10a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres

bbc.co.uk…
IMDB: tt0103376 TV.com: shows/bottom Edit the value on Wikidata

Bottom 1990eko hamarkadan BBC2 katean igorri zuten umorezko telesaila bat izan zen. Telesaila honek britainiar edo ingeles umorez Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean bizi diren bi gizonezkoen eguneroko bizipen eta xelebrekeriak azaltzen ditu.

Telesaila hau Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreek idatzi eta antzeztu zuten, aurretik 1980ko hamarkadan The Young Ones telesaila ospetsuan ere antzezten aritu zirelarik, Ipar Euskal Herrian berriz Jimmy katean emititu zen (Cana+ taldeko katea).

Hego Euskal Herrian Canal+ kateak La Pareja Basura izenburuaz emititu zuen gazteleraz, eta EITBek euskaraz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Richard Richard Richie (Adrian Edmondson) eta Edward Elizabeth Hitler Eddie (Rik Mayall) Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean batera bizi diren bi gizonezko dira. Biak langabezian, eroxko samarrak, beti egoera xelebreetan sarturik eta sexuarekin obsesionatuak: beti neskaren batekin larrua nola jo pentsatzen, nahiz eta euren azken helburu hau inoiz lortu ahal ez izan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.