Bou Ahmed
| Bou Ahmed | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Marrakex, 1841 | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | arabiera | ||
| Heriotza | Marrakex, 1900eko maiatzaren 17a (58/59 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Si Musa | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | arabiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
Aḥmad bin Mūsa bin Aḥmad al-Bukhārī (arabieraz: أحمد بن موسى بن أحمد البخاري), Bou Ahmed edo Bā Aḥmad (arabieraz: با حماد) gisa ezaguna, Marokoko Bisir Handia izan zen, eta de facto aginataria 1894 eta 1900 artean. Herrialdeko erregente bilakatu zen Hassan I.a Marokokoaren seme Abdelaziz Marokokoa tronuan jarri zuenean, ume bat zena garai horretan. Abdelazizen alde egin zuen, bere ikaslea zelako[1].
Bere aitona esklabo beltza zen, Moulay Slimaneren jabetzakoa, baina bere Hajib izendatu zuen. Ahmeden aita Mohammed IV.a Marokokoaren hajib izan zen, garai horretan Hassan I.aren Bisir Handia zena. Ahmed lehenengo Fezeko kalifa zen Mulay Ismaelen hajib bilakatu zen, eta ondoren Hassan I.arena. Abdelazizek 14 urterekin tronua eskuratu zuenean, bisir handi bilakatu eta Marokon krisi politikoa egotea ekidin zuen.
Ahmeden ondorengoek ere botere politiko handia izan dute Marokon, XXI. menderaino iritsi dena.