Bougainville uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bougainville

BougainvilleTopography.png


Bougainville eta Bukako topografia
Geografia
Kokapena Melanesia
Uhartedia Salomon uhartedia
Azalera 9.318 km²
Punturik garaiena Balbi sumendia:
Politika
Herrialdea  Papua Ginea Berria
Probintzia Bougainvilleko Eskualde Autonomoa
Gizartea
Biztanleria 175.160 bizt (2000)

Bougainville Papua Ginea Berriko uhartea da, Bougainvilleko Eskualde Autonomoko handiena. Geografikoki Salomon uhartediaren zati den arren, ez dago Salomon Uharteak estatuaren barnean. 9.318 kilometro koadroko eremua du, eta 2000. urtean 175.160 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso uharte menditsua da, eta bertan bi sumendi daude (Balbi eta Bagana). Landaredi trinkoak estaltzen du, neurri handi batean, uhartea. Ekialdeko kostaldean ordoki estu bat ageri da, Kietatik hurbil.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bougainville)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32 32 31 31 31 31 30 31 31 30 31 31 31
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22 22 23 22 22 22 22 22 22 22 22 23 22
Pilatutako prezipitazioa (mm) 564 191 373 290 282 241 505 323 353 582 417 488 4608
Iturria: Weatherbase [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak Louis Antoine de Bougainville itsasgizon frantsesari zor dio izena, hark aurkitu baitzuen 1768. urtean. Buka uhartearekin batera, Alemaniaren esku egon zen 1899tik 1914ra bitartean. Australiaren mende 1921ean, japoniarrek hartu zuten 1942. urtean. AEBek 1943. urtean eraso zuten. Bigarren Mundu Gerra bukaeran NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) Australiaren mende utzi zuen uhartea 1975. urtera arte.

Bougainvillek birritan adierazi du independentzia, 1975ean eta 1990ean. Bigarren honek gerra zibil odoltsua izan zuen ondorio, 1998ko su etenenarekin bukatu zena. 2002an autonomia politikoa lortu ondoren, 2005ean estatutu berri bat lortu zuen, autodeterminazio eskubidea onartzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bougainville uhartea Aldatu lotura Wikidatan