Astaputz berunkara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bovista plumbea» orritik birbideratua)
Astaputz berunkara
Bovista plumbea 128403.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaBovista
Espeziea Bovista plumbea
Pers., 1795

Astaputz berunkara edo otsoputz txikia (Bovista plumbea) Bovista generoko onddo espezie bat da.[1]

Gaztetan bakarrik kontsumi daiteke, gleba zuria denean, nahiz eta kalitate kaskarrekoa, oretsua, eta mingotsa izan. Arrautza-irinetan pasatuta edo bir-ineztatua, baita zuzenean frijituta ere. Kontuz ibili behar da ez apurtzeko, gleba erraz desegiten baita.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Oinik gabeko errezeptakulua, 2 eta 5 cm arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero pixka bat zapaldu. Exoperidioa oso lodia, zuria, leuna eta hauskorra da, puska handietan apurtzen da. Endoperidioa papirazeoa da, mehea, lehenbizi zuria, gero gris-berun kolorekoa, goiko aldean zulo bat irekitzen zaio, ostioloa deitzen zaio, apikulatua, ia zirkularra eta nahiko txikia.

Haragia: Gleba, hasieran zuria eta trinkoa, gero horixka, ondoren oliba-arrea eta, azkenik, arre-purpura ilun koloreko hauts-itxurakoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Bovista terminoa buff-fist-etik dator, hau da, vesciako dialekto alemaniarretik. Plumbea epitetoa latinetik dator, berunaren kolorekoa, esan nahi duen "plumbeus" hitzetik. Onddo helduak hartzen duen koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea. Gleba zuria duenean jan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bovista nigrescens delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko arrunta udan eta udazkenean, belardietan: zelaiak, larreak, bide bazterrak, etab.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika osoa, Europa, Errusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 691 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 508 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 593 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando,. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 620 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]