Boxer (txakurra)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Boxer
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Rj boxer.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Alemania

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: C. l. familiaris
Arraza

Boxer

Boxer, txakur-arraza bat da, lan eta lagun egitekoa.

Moloso motako txakurra da, hau da, gihar sendoak, masailezur indartsua, buru handia eta mutur motza ditu. Boxerraren bereizgarri dira buru indartsua, lepo sendo eta gihartsua, beheko masailezur prognatikoa, masail eroriak eta triangelu-itxurako belarriak. Bular zabala du, eta atzeko hanka gihartsuak. Buztana motz-motz mozten zaio normalean. Tamaina ertaineko txakurra da: arra 57-63 cm garai izaten da, eta 32 kg inguru izaten ditu; emeak, berriz, 53-59 cm eta 28 kg. Ile motz eta distiratsua izan ohi du. Ile-koloreari dagokionez, horail iluna edo marroia da nagusi, eta orban zuriak ere izaten ditu tarteka.

Su-hiltzaileei laguntzeko erabiltzen dituzte leku askotan, usaimen bikaina dutelako eta hondamendi-egoeretan ausartak direlako.

Jatorri alemaniarra du: bullenbeisser arraza eta lehengo bulldog arraza gurutzatuta sortu zuten boxerra 1895ean, Munichen. Lehen boxer hari Floki jarri zioten izena haren 'guraso' Philip eta Frau Stockmannek.

AEBn, fama onena duen txakurretako bat da boxerra, izaeragatik, batez ere. Izan ere, azkarra, leiala eta ernea da. Hala ere, gainartzaile eta oldarkorra izan daiteke, eta baliteke beste txakurrei eraso egitea —arrei, batez ere—, hark bere taldeko kideren bati eraso egin badio. Oso gustuko ditu haurrak. Alaia eta bizia da.

Osasuntsu eta pozik egoteko, ariketa fisiko dezente egin behar du; handitzen ari dela, bereziki, oso beharrezko du jolasa giharrak indartzeko eta psikomotrizitatea lantzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boxer (txakurra) Aldatu lotura Wikidatan