Brácula: Condemor II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brácula: Condemor II
Jatorria
Argitaratze-data 1997
Jatorrizko izenburua Brácula: Condemor II
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Álvaro Sáenz de Heredia Itzuli
[[Kategoria:Álvaro Sáenz de Heredia Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Chiquito de la Calzada
Bigote Arrocet
Nadiuska
Javivi



Ekoizpena
Ekoizlea Álvaro Sáenz de Heredia Itzuli
[[Kategoria:Álvaro Sáenz de Heredia Itzuli ekoitzitako filmak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Transilvania
Kanpo loturak
kronologia

Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera Brácula: Condemor II

Brácula: Condemor II 1997ko Álvaro Sáenz de Herediak espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Chiquito de la Calzada eta Bigote Arrocet umoristek antzeztu zuten.

Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera (1996) filmaren jarraipena da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Condemor eta Lucasek (Chiquito de la Calzada eta Bigote Arrocet) Mendebalde Urruna laga eta itsasontziz Europara nabigatzen saiatuko dira, baina itsasbidean zehar erailketa misteriotsu bat jazoko da: biktimak banpiro baten hozkada jasan du. Enbata ikaragarri batek itsasontzia hondoratuko du. Zorionez, Condemor eta Lucas bizirik irtetea lortuko dute, eta marrazoekin borrokatu ostean lur lehorrera ailegatzea lortuko dute. Orduan, Valpurgisko Jaunen (Javivi eta Nadiuska) jabetzako uharte misteriotsu batean daudela jabetuko dira, Condemor xelebrea Drakula konde (Héctor Cantolla) ospetsuarekin nahastu duten banpiro odolzaleak. Valpurgisko baroiak Condemor gajoa Lucía (Carla Hidalgo) andere birjinarekin ezkoduarazi nahiko dute, baina Azti Beltzak (Aramis Ney) Condemor iruzurgile bat delako susmoa izan eta banpiroek egiten duten bezala xaguzahar baten moduan hegan egin dezan derrigortuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]