Braeriach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Braeriach
Bràigh Riabhach
Braeriach.jpg
Braeriach mendia eta Glen Einich harana Sgor Gaoith menditik ikusita.
Gailurra
Garaiera 1.296 m.
Gailurra 461 m.
Kokapena  Eskozia
Koordenatuak 57° 04′ 42″ N, 3° 43′ 43″ W / 57.07833°N,3.72861°W / 57.07833; -3.72861Koordenatuak: 57° 04′ 42″ N, 3° 43′ 43″ W / 57.07833°N,3.72861°W / 57.07833; -3.72861
Braeriach hemen kokatua: Eskozia
Braeriach
Braeriach
Mendilerroa Cairngorms
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Sugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena

Braeriach (Eskoziako gaeleraz: Bràigh Riabhach edo Am Bràigh Riabhach) Eskoziako hirugarren mendirik garaiena da, soilik Ben Nevis eta Ben Macdui mendiak garaiagoak direlarik.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cairngorms mendilerroaren mendebaldeko punturik garaiena da, Lairig Ghru pasabideak mendilerroaren erdigunetik banatzen duelarik (erdigune honetan Ben Macdui eta Cairn Gorm mendiak daude). Gailurrak ilargi erdi itxura du, inguruan hainbat zirku dituelarik. Azken mendean zehar iparraldeko aurpegian kokatzen den Garbh Coire Mor zirkuan elurra bost aldiz urtu da: 1933, 1959, 1996, 2003 eta 2006an[1] eta bertan irauten duten elur orbain edo arrastoak Eskoziako elur orbain luzeenak dira.

Igoera bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik Braeriach mendira igotzeko ibilbide ohikoena Cairn Gorm ski guneko errepidean dagoen Sugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena da. Igoerako ibilbidearen luzehera 9 kilometro ingurukoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Braeriach Aldatu lotura Wikidatan
  1. Royal Meteorological Society "Weather" March 2007 vol62, no.3